Igandea,
2024ko Maiatzak12

MugaKultura

loader-image
Durango
7:08 am,
temperature icon 15°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Bihar, Iurretako ‘Goiuria ikastola: Auzolan miresgarri baten kronika’ liburua aurkeztuko dute

Goiuria ikastola: Auzolan miresgarri baten kronika liburua aurkeztuko da ekainaren 16an, 19:00etan, Iurretako Goiuria kulturgunean. 1968tik 1981era bitartean herrian egondako ikastolaren historia jaso eta transmititzeko helburuz landu dute liburua Kristina Mardarasek, Justo Alberdik, Jon Irazabalek eta Markel Onaindiak. Gerediaga elkarteak argitaratu du lana, eta Iurretako Udalaren laguntza jaso du. Eñaut Aiartzaguenak egin du liburuaren diseinua.

Liburua. Diseinua: Eñaut Aiartzaguena

60ko hamarkadan, oraindik Frankismo betean, ikastolen mugimendua hedatu zen Euskal Herrian zehar, euskara diktaduraren zulo beltzetik berpizteko asmoz. Durangaldean ere hainbat herritan zabaldu ziren ikastolak; Durangon lehenik, 1966an, eta hurrengo urteetan gainerakoak. Iurretan 1968ko urrian zabaldu zituen ateak, guraso talde baten eta Julen Kaltzada eta beste ekintzaile batzuen inplikazioari eskerrak. Ez ziren garai errazak, euskara debekatua zegoen, eta traba asko gainditu behar izan zituzten bultzatzaileek. Esaterako, erregimenaren inspektoreak birritan zarratu egin zuen ikastola, eta etxeetan eman behar izan zituzten klaseak, era klandestinoan.

Zorionez, oztopen gainetik aurrera egin zuen ikastolak. Herriko umeek euskaraz ikasi ahal izateko, auzolan handi bat garatu zuten guraso, irakasle eta gazte ekintzaileen artean. Gero, 1981ean, Maiztegi herri eskolagaz fusionatu zen Goiuria ikastola, euskararen hezkuntzari zabalpena emanda.

Elkarrizketak

Historia guzti hori kontatzen da liburuan. Ikastolan ibilitako guraso, ikasle, irakasle eta ekintzaileak elkarrizketatu dira informazioa lortzeko, eta euren testigantzetan oinarritzen da kontakizuna. Irakasle haietako batzuek ere parte hartuko dute liburuaren aurkezpen ekitaldian.

Argazkia: Goiuria Ikastola

Liburudendetan salgai

Aurkezpenetik aurrera, liburua hurrengo dendetan egongo da salgai, 10 euroren truke: Iurretakopin, eta Durangoko Artekan, Hitzen eta Urriken. Gainera, Elkar banaketen esku ere egongo denez, beste edozein herritako liburudendetan ere eskatu ahalko da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu