Ostirala,
2024ko Maiatzak10

MugaKultura

loader-image
Durango
12:31 pm,
temperature icon 25°C
Humidity 38 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Elorrioko Musikaire jaialdiak 14 emanaldi eskainiko ditu guztira, ikus-entzule eta estilo guztientzat

Gaur goizean emandako prentsaurrekoan, Idoia Buruaga Elorrioko alkateak eta Julene Lazkano Udaleko Kultura, Jai eta Gazteria zinegotziak Musikaire 2022ren hurrengo edizioaren programazioa aurkeztu dute. Herrian jadanik finkatuta dagoen udako jaialdia uztailaren 2tik 30era bitartean egingo da, eta guztira 14 musika-, antzerki-, umore- eta dantza-ikuskizun bilduko ditu, ikusentzule guztiei zuzendutakoak, lehen mailako artistek eta taldeek interpretatutako estilo-errepertorio zabal batekin.

“Bi urtez pandemiak kultura modu larrian kaltetu ostean, uda honetan kulturaren aldeko apustua erakusten jarraitzen dugu eta Musikaireren beste edizio bat aurkezten dugu. Duela zenbait hamarkadatik gurekin dagoen jaialdia da, eta gure kaleak jai giroz beteko ditu berriro, eta ez dira musika, antzerkia eta dantza faltako”, azaldu du Idoia Buruagak.

Izan ere, uztailaren 2tik 30era egingo den programazioak 14 ikuskizun izango ditu guztira, eta musikaren kasuan, Elorriok Pop, Folk, Jazz, Blues edo Rock barietate musikal handia izaten jarraituko du, Euskal Herriko, Afrikako, Frantziako eta Estatuko hainbat lekutatik etorritako artisten eskutik.

YLLANA

Aurtengo edizioaren berrikuntzei dagokienez, azpimarratzekoa da jauregiak berriro ere kontzertuen agertoki izango direla, Lariz Jauregia, hain zuzen ere. Elizpea, Herriko Plaza eta Ganondo parkea ere jaialdiaren agertoki izango dira. Jaialdiaren hasiera Yllana antzerki taldeak emango du, Trash! lanarekin, eta Plaza eta elizpea izango dira ikuskizun horren espazioak. Perkusioaren, mugimenduaren eta umorearen bitartez gizartearen gehiegizko kontsumismoari buruzko hausnarketa egingo dute.

“Musikairek familian eta koadrilan gozatzeko programazioa aurkezten digu, eta musika-, antzerki- eta dantza-estilo desberdinei ematen die protagonismoa, ikus-entzule guztiak modu batean edo bestean ordezkatuta senti daitezen. Euskal Herriko artisten aldeko apustua egiteaz gain, estatuko eta nazioarteko panoramarik onena ekarriko du Elorriora, kultura eta genero ezberdinak hurbilduz,” nabarmendu du Julene Lazkano Kultura, Jai eta Gazteria zinegotziak.

Programazioa eta eszenatokiak

PLAZA – ELIZPEA
Uztailak 2: Yllana – “Trash!” (Madril) – 22:30
PLAZA
Uztailak 3: Bucraá Circus “El gran final” – 20:00

PLAZA – ELIZPEA
Uztailak 8: #mauriziakezdauinorhil (Euskal Herria) Lorea Argarate, Olatz
Salvador eta Ines Osinaga – 22:30
Uztailak 9: Jon Maia – “Kantu bat gara” (Euskal Herria) – 22:30
Uztailak 10: Pirritx, Porrotx eta Marimotots – “Kuikui” (Euskal Herria) – 19:00

GANONDO PARKEA
Uztailak 15: Tcheka (Cabo Verde) – 20:00
Uztailak 16: Rafa Rueda & HamabiHots Abesbatza (Euskal Herria) – 20:00

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu