Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
5:25 am,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Gaueko autobus zerbitzua antolatu da Amorebieta-Etxanon gazteak Arratiako jaietatik etxera bueltatzeko

 

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Arratiako Udalen Mankomunitatearekin batera, gaueko autobus zerbitzua antolatu du gazte zornotzarrak 2022ko udako jaietatik etxera itzuli ahal izateko. Zerbitzu honen helburua da gazteek jaiez gozatu ahal izatea itzulerako garraioaren kezkarik gabe. Hala, ekaina eta iraila bitartean autobus zerbitzua egongo da hamar udalerritako jaietatik bueltatzeko.

Lehenengo zerbitzua Igorretik, asteburuan

Lehenengo zerbitzua asteburu honetan bertan egingo da, Igorreko San Antonio jaien harira. Autobusa udalerri honetako autobus geltokitik irtengo da larunbatetik iganderako goizaldean; bi zerbitzu izango dira, 02:30ean eta 05:00etan.

 

IGORRE – SAN ANTONIOAK

Ekainak 11 eta 18 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

 

BEDIA – SAN JUANAK

Ekainak 25 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

 

ARANTZAZU – SAN PEDROAK

Uztailak 1 (ostirala) | 03:30 | Autobusen paradan

 

DIMA – SAN PEDROAK

Uztailak 2 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

 

LEMOA – SAN INAZIOAK

Uztailak 30 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Correosen ondoan

 

ZEANURI – ANDRA MARIAK

Abuztuak 13 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

 

AREATZA – SAN BARTOLOMEAK

Abuztuak 26 (ostirala) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

 

ARTEA – ANDRA MARIAK

Irailak 9 (ostirala) | 02:30 eta 05:00 | Autobusen paradan

 

GALDAKAO – SANTAKURITZAK

Irailak 10 eta 17 (larunbata) | 02:30 eta 05:00 | Galdakao Laboral Kutxan (J.B. Uriarte)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu