Asteartea,
2024ko Maiatzak21

MugaKultura

loader-image
Durango
2:25 am,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Joseba Sarrionandia iurretarrak euskaltzain urgazlearen diploma jaso du, Akademiak izendatu eta 30 urtera

Testua eta argazkiak: Euskaltzaindia

Iurretako idazlea Euskaltzaindiaren egoitzan izan da gaur, eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik jaso du diploma. Egoitzako bilkuren aretoa bisitatu ostean, liburu-sorta bat oparitu dio Urrutiak. Harrera, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Adolfo Arejita idazkariak eta Erramun Osa idazkariordeak egin diote Akademian.

Argazkia: Euskaltzaindia.

Euskaltzaindiak 1991ko urtarrilaren 31n izendatu zuen urgazle Sarrionandia, eta orain arte ez du diploma jasotzeko modurik izan.

Argazkia: Euskaltzaindia.

Astelehenean, Euskaltzaindiaren egoitzara bueltatuko da idazlea: Bilbo Zaharrak antolatutako Forumean parte hartuko du, Pilar Kaltzada eta Aingeru Epaltzarekin batera (19etan).

Argazkia: Euskaltzaindia.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu