Astelehena,
2025ko Otsailak24

MugaKultura

loader-image
Durango
11:16 am,
temperature icon 17°C
Humidity 54 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

Gerediagak eta Durangoko Udalak sortzaile berriei zuzendutako ‘Sormen Beka DA!’ deialdi berria aurkeztu dute

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak bosgarren urtez abian jarriko dute Durangoko Azokan emango duten Sormen Beka DA! Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

2022an, arte eszenikoen arloko pieza laburreko proiektu proposamen bat sarituko da. Beraz, antzerki, zirko, dantza, performance, magia …
disziplinetako proiektuak edo beste kultur disziplina batekin uztartutako proiektuak aintzat hartuko dira deialdian.

Sortzaile berriaren definiziorako, aurkezten duen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izatea hartuko da kontuan.
Durangoko Azokako Szenatokia guneak 2019ko edizioan, euskarazko arte eszenikoen pieza laburren egitaraua eskaini zuen. Hurrengo edizioetan formatua errepikatzea izan zen asmoa, baina pandemia egoerara egokitu beharrak ez zuen egingarri egin. Sarituko den proposamena, 2023an, Szenatokiko eskaintza nagusia izatea da deialdi berriaren helburua.

Aurreko lau edizioetan, literatura, musika, ikus-entzunezko eta proiektu digitalak saritu dira. Honako hauek:
 2018: ATOPIArpg euskarazko rol jokoa (literatura)
 2019: Kai Nakai. Iratxe Agileraren lehenengo lana (musika)
 2020: Bañolet. Lau ataletako telesaila (ikus-entzunezkoa)
 2021: Barraka. Bideojokoa (57. Durangoko Azokan estreinatuko da)

Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak honako esteka honetan eskuragarri izango dira: www.duragokoazoka.eus

OINARRIEN LABURPENA

Norentzat:
Sortzaile berrientzat (aurkezten duen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo
bigarren lana izatea). 18 urtetik gora. Banaka zein taldeka.
Bekaren zenbatekoa:
15.000€
Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.
Epea
2021ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.
Aurkezpen modua
Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira hurrengo helbide elektronikora:
gerediaga@durangokoazoka.eus
Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk (ereduak durangokoazoka.eus):
 Eskaera formularioa
 Sortzailearan curriculuma eta portfolioa
 Proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronograma..)
Balorazio irizpideak:
 Proiektuaren kalitatea
 Gaitasun berritzailea eta originaltasuna
 Proiektuaren hedatze ahalmena
 Aurrez aurreko proiektuaren denfentsa

Ebazpen prozedura:
Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 57. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da.

Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 58. Durangoko Azokan (2023an) erakutsiko du emaitza.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu