Asteartea,
2024ko Maiatzak14

MugaKultura

loader-image
Durango
8:47 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Durangoko Orfeoiak 140. urteurrena ospatuko du Landako Gunean kontzertu berezi batekin ekainaren 5ean

· Udalak harrera egin dio ostegun honetan Orfeoiari, espainiar estatuan luzeena den hirugarren orfeoiaren ibilbidea eskertzeko

 

Durangoko Orfeoiak, espainiar estatuko hirugarren orfeoirik zaharrenak, 140 urte bete ditu eta urteurren hau ospatzeko kontzertu berezi bat eskainiko du datorren ekainaren 5ean, igandea, arratsaldeko 19:30ean Landako Gunean. Orfeoiaren ibilbide luzea zoriontzeko asmoz, Durangoko Udalak harrera ofiziala egin die elkarteko kideei emanaldia hasi baino egun batzuk lehenago. Jaialdirako sarrerak doakoak izango dira eta ez da aurretik erreserba egin beharrik izango.

Euskal Jaien programazioaren barruan kokatu den kontzertuan Orfeoiko 40 kidek eta 25 musikari profesional inguruk hartuko dute parte. Bestalde, eta formatu handiko kontzertu baten aurrean, musika taldeak ukitu modernoagoak izango dituen ikuskizuna eskainiko du.

Zentzu horretan, errepertorioaren barruan Euskal kantak, Queen-en Bohemian Rhapsody, Broadwayko ikuskizunetako abestien nahasketa edota Carmen, Aida eta Madame Butterfly operetako zatiak eskainiko dituzte.

Lan sozial eta musikala eskertu nahi izan dute

Udaletxean egindako harreran, Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak Durangoko Orfeoiak egiten duen lan sozial eta musikala eskertu nahi izan dute: “140 urteko ibilbidearen ondoren, Orfeoiak jakin izan du garai berrietara egokitzen eta norberak gozatzeko eta besteei gozarazteko espazio bat eskaintzen. Elkarren artean desberdinak diren ahotsak elkartzen direnean, emaitza harmonia ederra duen koru bat da. Durango horrelakoa da, ahots ezberdin eta askotarikoekin bat egiten dugun abesbatza, herri indartsu eta anitza sortzea lortuz. Horregatik da hain garrantzitsua Orfeoia bezalako elkarte eta kolektiboak edukitzea, guztion artean Durango aberasten dugulako”.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu