Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
4:08 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 51 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Durangoko ‘Bart… Sax!’ saxo taldeak elkartasun kontzertua eskainiko du ostiralan San Agustinen

Ikasturte honetan Bartolome Ertzilla Musika Eskolako saxo taldeak bere hamabosgarren urteurrena modu berezian ospatuko du. Oraingoan ere, kontzertua San Agustin Kultur Gunean izango da maiatzaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan.

Eta, beste behin ere, elkartasun kontzertua izango da, 5 eurotan salduko diren sarreren bidez bildutako diruarekin Rio de Oro elkarte durangarrak saharar herriari laguntzeko dituen proiektu desberdinak bultzatuko dira.

Saxofoi gelatik sortutako eta Itziar Castrillo irakasleak zuzendutako talde honek hamabost urte daramatza bere musika-proiektua garatzen, ikasturtez ikasturte. Urte hauetan musikariak aldatu diren arren, ikasturte amaiera bakoitzean kontzertu ezberdin bat eskaini dute.

Swing, jazz eta funk kantuen estiloari leial

Big Band-erako moldatutako bere swing, jazz eta funk kantuen estiloari leial, urteurren honetarako, errepertorioko kantu gogokoenen errepasoarekin harrituko gaituzte hiru abeslarik lagunduta.

Izaro Erzilla, Esti Ibarra eta Irati Bilbaok beren ahots estilo propioekin, zuzenean eskainiko dituzten hamaika abestien interpretazioa aberastuko dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu