Asteazkena,
2024ko Maiatzak08

MugaKultura

loader-image
Durango
12:02 am,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

‘Plazara!’, Durangoko Udalaren ekimen berria, herriko elkarteen lana ezagutarazteko

Durangoko Udalak ‘Plazara!’ ekimena sortu du, durangarrei herriko elkarteak ezagutarazteko asmoz. Horretarako, hainbat kolektibo herriko hainbat tokitara aterako dira asteburu honetan, ate irekien jardunaldi batzuk eskaini eta herritarrei egiten duten lana erakusteko.

“Durangoko elkarte ehunak potentzial ikaragarria du, baina askotan oharkabean pasatzen da gainerako durangarrentzat. Gure bizilagunek modu altruistan garatzen dituzten ekimen guztiak ikusarazteko lan egin behar dugu Udaletik. Helburu horrekin, ‘Plazara!’ sortzea erabaki dugu, elkarteak kalera atera daitezen eta gainerako durangarrek nolako lana egiten duten ikus dezaten. Espero dugu ‘Plazara!’rekin elkarte berriak deskubritu eta haiekin bat egitera animatuko den jendea egotea”, adierazi dute Julian Ríos eta Juanan Bueno arduradunek.

Ekimenak hurrengo puntuetan garatuko dira:

  • Andra Mariko elizpean
  • Ezkurdi plazan
  • Bizenta Mogel Bibliotekan
  • San Agustin Kultur Gunea
  • Jesuiten Etxea
  • Landakoko sotoan
  • Ibaizabal parkean
  • Madalena ermitan

Edizio honetan hurrengo elkarteek parte hartuko dute:

  • Gerediaga Elkartea
  • Asebier, Asociación De Enfermedades Raras De Euskadi
  • Alcer Bizkaia
  • Adolescentes-Fundación Gizakia
  • San Jose Jesuitak Durango
  • Asociación Cultural Vicente Zavala/Kultur Elkartea
  • Centro Cultural Andaluz
  • Doinuzahar Kamara Abesbatza
  • Eragin Trebakuntza Eta Garapena
  • Bogoroditsie Abesbatza
  • Bidezabal Durango Atletismo Taldea
  • Orfeón Durangués

 

PROGRAMAZIOA:

 Maiatzak 7:

 GEREDIAGA ELKARTEA

Astola aldizkariaren aurkezpena

12:00-14:30. Andra Mari elizpean

ASEBIER, Asociación de enfermedades raras de Euskadi

Mahai informatiboa – Sentzibilizazio jarduerak

10:00-14:00. Andra Mari elizpean

ALCER BIZKAIA

Organo emateari buruzko mahai informatiboa

10:00-14:00. Andra Mari elizpean

ADOLESCENTES-FUNDACIÓN GIZAKIA

Mahai informatiboa

10:00-14:00. Andra Mari elizpean

SAN JOSE JESUITAK DURANGO

Mahai ingurua. Durango harrera herria

11:00. Jesuiten etxean, Arrupe Aretoa

VICENTE ZAVALA KULTUR ELKARTEA

Mahai informatiboa

10:00-14:00. Liburutegia

CENTRO CULTURAL ANDALUZ

Sevillana klasea

13:00. Ezkurdi. (Euria bada soportaletan)

DURANGOKO ORFEOIA

12etatik 14etara, San Agustinen

  • Maiatzak 8:

DOINUZAHAR KAMARA ABESBATZA

Entsegu irekia

18:00-20:00. Landako I, sotoak

ERAGIN TREBAKUNTZA ETA GARAPENA

Bizipen eta soinu terapia (Gehienezko aforoa 20)
11:30-13:30. Landako I, sotoak

BOGORODITSIE ABESBATZA

Saio laburra

13:00. Madalenako ermita/

BIDEZABAL DURANGO ATLETISMO TALDEA

Jaurtiketa saioa

11:00-13:30. Ibaizabal auzunea

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu