‘Plazara!’, Durangoko Udalaren ekimen berria, herriko elkarteen lana ezagutarazteko
Durangoko Udalak ‘Plazara!’ ekimena sortu du, durangarrei herriko elkarteak ezagutarazteko asmoz. Horretarako, hainbat kolektibo herriko hainbat tokitara aterako dira asteburu honetan, ate irekien jardunaldi batzuk eskaini eta herritarrei egiten duten lana erakusteko.
“Durangoko elkarte ehunak potentzial ikaragarria du, baina askotan oharkabean pasatzen da gainerako durangarrentzat. Gure bizilagunek modu altruistan garatzen dituzten ekimen guztiak ikusarazteko lan egin behar dugu Udaletik. Helburu horrekin, ‘Plazara!’ sortzea erabaki dugu, elkarteak kalera atera daitezen eta gainerako durangarrek nolako lana egiten duten ikus dezaten. Espero dugu ‘Plazara!’rekin elkarte berriak deskubritu eta haiekin bat egitera animatuko den jendea egotea”, adierazi dute Julian Ríos eta Juanan Bueno arduradunek.
Ekimenak hurrengo puntuetan garatuko dira:
- Andra Mariko elizpean
- Ezkurdi plazan
- Bizenta Mogel Bibliotekan
- San Agustin Kultur Gunea
- Jesuiten Etxea
- Landakoko sotoan
- Ibaizabal parkean
- Madalena ermitan
Edizio honetan hurrengo elkarteek parte hartuko dute:
- Gerediaga Elkartea
- Asebier, Asociación De Enfermedades Raras De Euskadi
- Alcer Bizkaia
- Adolescentes-Fundación Gizakia
- San Jose Jesuitak Durango
- Asociación Cultural Vicente Zavala/Kultur Elkartea
- Centro Cultural Andaluz
- Doinuzahar Kamara Abesbatza
- Eragin Trebakuntza Eta Garapena
- Bogoroditsie Abesbatza
- Bidezabal Durango Atletismo Taldea
- Orfeón Durangués
PROGRAMAZIOA:
Maiatzak 7:
GEREDIAGA ELKARTEA
Astola aldizkariaren aurkezpena
12:00-14:30. Andra Mari elizpean
ASEBIER, Asociación de enfermedades raras de Euskadi
Mahai informatiboa – Sentzibilizazio jarduerak
10:00-14:00. Andra Mari elizpean
ALCER BIZKAIA
Organo emateari buruzko mahai informatiboa
10:00-14:00. Andra Mari elizpean
ADOLESCENTES-FUNDACIÓN GIZAKIA
Mahai informatiboa
10:00-14:00. Andra Mari elizpean
SAN JOSE JESUITAK DURANGO
Mahai ingurua. Durango harrera herria
11:00. Jesuiten etxean, Arrupe Aretoa
VICENTE ZAVALA KULTUR ELKARTEA
Mahai informatiboa
10:00-14:00. Liburutegia
CENTRO CULTURAL ANDALUZ
Sevillana klasea
13:00. Ezkurdi. (Euria bada soportaletan)
DURANGOKO ORFEOIA
12etatik 14etara, San Agustinen
- Maiatzak 8:
DOINUZAHAR KAMARA ABESBATZA
Entsegu irekia
18:00-20:00. Landako I, sotoak
ERAGIN TREBAKUNTZA ETA GARAPENA
Bizipen eta soinu terapia (Gehienezko aforoa 20)
11:30-13:30. Landako I, sotoak
BOGORODITSIE ABESBATZA
Saio laburra
13:00. Madalenako ermita/
BIDEZABAL DURANGO ATLETISMO TALDEA
Jaurtiketa saioa
11:00-13:30. Ibaizabal auzunea