Asteazkena,
2024ko Maiatzak08

MugaKultura

loader-image
Durango
7:38 am,
temperature icon 11°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Iheskide, Bulego, Skakeitan edo Jon Maia izango dira Abadiñoko San Trokaz jaietarako musika eskaintzan 

Elorrioko Iheskide taldea, Bulego, Dupla, Skakeitan edo Jon Maia (Kantu bat gara ) izango dira Abadiñoko San Trokaz jaietako musika-eskaintzaren ardatz nagusiak. Bi urteko geldialdiaren ostean, hilaren 12an abiatuko dira, 19:00etan, Gerbasen ohiko kalejirarekin, txistulariekin, eta dantza-alardearekin, San Trokaz plazan. Zazpi jai-egun izango dira, hilaren 22ra arte. Bertan, pilota jaialdiak, gazteentzako tailerrak, umeentzako animazioa eta zuzeneko kontzertuak programatu dira, baita txokolate-jana edo paella erraldoia ere, Ferialeku plazan.

Iheskide.

 

Programazioak aurrera jarraituko du hilaren 13an, umeentzako antzerkiarekin, Musikariak taldearen kontzertuarekin eta Tornosolo trinketean egingo den San Trokaz pilota txapelketarekin. Hurrengo egunean, hilaren 14an, larunbatean, Gazte Eguna ospatuko da –Abadiñoko gazteekin antolatua–, Ferialeku plazan egingo den bazkari herrikoiarekin eta jolasekin. Gainera, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako graffiti tailerra antolatu da Txanporta Kultur Etxearen aurrean. Jaietako programazioak, gainera, bizikleta martxa bat, esku pilota eta bi kontzertu jasoko ditu, Raimundo el Canastero eta jaiegunari amaiera emateko, Iheskide eta The Clayton.

Igandea, hilak 15, San Trokaz eguna, Talde Batuak taldearen ezpatadantzarien eta iruleen emanaldiarekin hasiko da, izen bereko plazan. Arratsaldean, Ferialeku plazan, 17:30ean, familia osoari zuzendutako “La tartana” ikuskizuna egongo da, eta lehenengo asteburua Oxabi erromeriaren eskutik amaituko da, Txanporta plazan. Ostiralean, hilak 20, Jon Maiak Kantu bat gara kontzertua eskainiko du, 22:00etatik aurrera, Ferialeku plazan.

«Abadiñoko jaiak berreskuratu ditugu, eta udalerri osoko eta adin guztietako elkarte eta taldeek hainbat astez lanean aritu ostean sortutako programa aurkeztu dugu. Gure asmoa herritarrek egun berezi hauetaz berriro gozatu ahal izatea da, eta gure herria zainduz eta pertsona guztiak errespetatuz egitea, jakina, eraso matxistarik gabeko jaiak gura ditugu”  Mikel Garaizabal alkateak berretsi duenez.  

PAELLA ERRALDOIA  

Hilaren 21erako programazioak ume eta gazteentzako jarduera ugari biltzen ditu. Emozio Parkea egongo da elizaren aurrean eta umeentzako parkea pilotalekuan. 12:00etan kalejira hasiko da Otxote Muñatones taldearekin eta egun horretan paella erraldoia ere prestatuko da Ferialeku plazan. Bazkari herrikoi horretarako txartelak hilaren 13ra arte salduko dira Udal Mediatekan (8 euro). Arratsaldean kalejira antolatu da Orkresta elektrotxarangarekin eta 21:30etatik aurrera Dupla, Bulego eta Skakeitan taldeen kontzertua Txanporta plazan.

Igandean, hilak 22, Abadiñoko emakume artisau – sortzaileak elkarteak antolatutako artisautza azoka, umeentzako tailerrak eta Talde Batuak elkarteko umeen taldearen eta Txanbolin txistulari taldearen kalejira eta alardea izango dira Txanporta plazan. 19:00etatik aurrera, leku berean txokolate-jana egingo da, 20:00etatik aurrera San Trokaz jaien amaiera markatuko duen Gerbasen agurraren aurretik.

Gerbas.

Gainera, maiatzaren 11tik 19ra, Udal Mediatekak kartel lehiaketara aurkeztutako kartel onenen erakusketa hartuko du. San Trokazak 2022 programazio osoa Udalaren webgunean dago eskuragarri (Zerbitzuak – Ekitaldiak eta aisialdia).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu