Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
2:31 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 34 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Donien Atxa altxatzeak irekiko ditu Abadiñoko San Prudentzio jaiak asteazkenean

Donien Atxa altxatzeak zortzi eguneko jaiari emango dio hasiera. Kontzertuak, kirol erakustaldiak, kale animazioa, dantzaldiak, familientzako ikuskizunak eta bazkari herrikoiak programatu dira. Ospakizuna, ohitura den bezala, koadrilen kontzentrazioarekin eta hilaren 27an egingo den San Prudentzio bezperako Donien Atxaren altxatzearekin hasiko da. Hortik aurrera, Abadiñoko Udalak, jai batzordean parte hartzen duten talde guztiekin, 40 jarduera inguru programatu ditu maiatzaren 8ra arte. 

“Lanez eta udalerriko talde askorekin lankidetzaz betetako asteak izan dira, mundu guztiarentzat erakargarria den programa osatzeko. Horrela, adin guztietako pertsonek gure jaiez gozatzeko eta berriro ere kalean elkartzeko aukera izango dute”, azaldu du Mikel Garaizabal Abadiñoko alkateak.  

 

Ostegunean, San Prudentzio egunean, programazioa batez ere ume eta nerabeei zuzenduta egongo da. Abentura Parkea Traña plazan –12 urtetik 16 urtera bitartekoentzat– eta familia osorako antzerkia Errota Kultur Etxean, Gorakada Antzerki Taldearen “Zuhaitzak landatzen zituen gizona” antzezlanarekin. Hurrengo egunean, hilaren 29an, ostiralean, umeentzako entzierroa egongo da eta 19:30ean txupinazoa eta parrillada Traña plazan. Jarraian lehenengo kontzertua, Platero y Tú eta Extremoduro taldeen tributuekin eta Kaos Etiliko taldearekin.

DJak

Larunbatean, hilak 30, “Mozorro eguna”. Aurten gaia klimaren aldaketa izango da, herritarrek, modu ludikoan bada ere, gizarteak dituen ingurumen-erronkei buruzko gogoeta egin dezaten. Jardunaldia Kickboxing openarekin, Traña plazan egingo den herri bazkariarekin eta mozorro kalejirarekin irekiko da, 19:00etan. Ondoren, Lua Madi taldearen kontzertua programatu da, eta gauean, ikuskizun piroteknikoa eta musika, tren geralekuaren ondoan. Ondoren, erromeria Akerbeltz taldearekin eta bertako lau DJren saioa. DJak hauek izango dira: Dj Danny Meip, Dj Cristian Piornedo, Dj Dani Bhony eta Dj Andoni Pacheco. 

Igandean, maiatzak 1, artisautza azoka, herri kirolak eta San Prudentzio pilota txapelketaren finala izango dira. Gainera, goizean zehar, Geu Be elkarteak Eusko Labelek emandako txahal bat erreko du Traña plazan. Leku horretan egingo dira programazioko jarduera asko.

Jaietako bigarren asteburua hilaren 6an hasiko da, berriro ere txikientzako ekitaldiekin eta Dj Kaktusek alaituko duen diskofestarekin. Gainera, Gozategi, State Alerta eta Estuturekin kontzertua programatu da. Ekitaldia amaitzeko, Igor Elortzak, Jone Uriak, Amets Arzallusek eta Txaber Altubek bertso saioa eskainiko dute Errota Kultur Etxean.

Gazte eguna

Larunbatean, hilak 7, Traña-Matienako Gazte Asanbladarekin batera antolatutako “Gazte Egunean”, herri bazkaria eta Gazte Eguneko jolasak berreskuratuko dira Traña plazan. Bereziki gazteei zuzendutako programazioa izango da eta arratsaldeko azken orduan jarraipena izango du Sakatu kalejirarekin. Ondoren Nikotina, McOnak, Dj Txusti eta Inshore Music musikarien kontzertua egongo da. Egun horretan ohiko paella eta tortilla lehiaketak egingo dira merkatu plazan eta erromeria egongo da Trañabarrenen Macro Km 69 taldearekin.

Jaiak hilaren 8an itxiko dira, familientzako jarduera gehiagorekin eta Gizarte Ongizate zerbitzuak adinekoentzako antolatutako bazkariarekin. Gainera, elikagaien bilketa solidarioa egingo da Zaporeak erakundearentzat. 20:00etan, San Prudentzio eguna itxiko duen Donien Atxaren jaitsiera izango da. Gainera, apirilaren 25etik maiatzaren 9ra, Errota Kultur Etxean kartel lehiaketara aurkeztutako kartel onenen erakusketa egongo da. Matienako San Prudentzio jaien programazio osoa Udalaren webgunean dago eskuragarri (Zerbitzuak – Ekitaldiak eta aisialdia).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu