Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
12:18 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Hasi dira Muntsaratzeko merenderoaren ondoko pumptrack pista berriaren obrak  

Abadiñoko Udalak hasi ditu Muntsaratzeko merenderoaren ondoan lekua hartuko duen pumptrack pistaren obrak. Proiektuak 94.658 euroko aurrekontua du (BEZ barne), eta, horri esker, udalerriak kirolerako beste jolasgune bat izango du, umeei eta gazteei zuzendua batez ere. Pista berria egiteko epea 6 astekoa da, eta, beraz, uda honetarako amaituta egongo da. 

Aisialdirako gune berria adin guztietarako dago pentsatuta; izan ere, pistak mailaka bereizitako bi trazadura izango ditu, ume hasi berriek eta erabiltzaile esperientziadunek aldi berean kirola egin ahal izan dezaten. Gainera, instalazioa udalerriko bidegorri sarearekin konektatuta egongo da, bertara modu seguruan heltzeko.

Abadiñokoak, Muntsaratzeko aisialdirako gune berde horri balioa eta erabilera berriak gehituko dizkion kirol-esparru ludikoa izan gura du. Horrela, pistak ume eta gazteentzako esperientzia ludiko berria ahalbidetuko du, bizikleta eta beste kirol batzuk modu seguruan egiteko instalazioarekin.

“Udalerriko kirol- eta aisialdi-eskaintza indartuko duen instalazioa da, baina, horrez gain, mugikortasun aktiboaren eta kirola egitearen aldeko estrategiaren barruan dago. Dena aurreikusi bezala doa, eta beraz, ezustekorik ez badago, ekainean inauguratzea espero dugu”, azaldu du Patxo Campo Kirol zinegotziak.  

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu