Larunbata,
2024ko Maiatzak04

MugaKultura

loader-image
Durango
11:14 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Abian da Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa

Azken bi urteetan pandemia dela eta izandako etenaldiaren ondoren, aurten San Pedro eta Santa Isabel jaiak bueltan izango dira Berrizen, eta horiekin batera, ohiko kartel lehiaketa. Proposamenak aurkezteko epea zabalik dago eta datorren maiatzaren 13an amaituko da, 20:30ean.

 

Lehiaketaren oinarrietan jasotzen den bezala, nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, edozein adinetakoak, banaka edo taldeka. Partehartzaile bakoitzak lan bat baino gehiago aurkez dezake, lanak originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute eta genero-ikuspegia errespetatu beharko da. Obraren formatua 60×40 cm-koa izango da, eta nahitaez jaso beharko den testua honako hau izango da: San PEDRO ETA SANTA ISABEL JAIAK – Berriz 2022.

Aukeratutako obrekin erakusketa bat egingo da Kultur Etxean, 2022ko maiatzaren 16tik 30era, eta herritarren botoen bidez aukeratuko dira boto gehien jaso dituzten hiru proposamenak, eta epaimahaiak erabakiko du zein den kartel irabazlea.

Lanak Berrizko Liburutegian entregatu beharko dira eta diseinu irabazleak 400 €-ko saria jasoko du. Irabazlea berriztarra ez bada, herriko saria 150 eurokoa izango da.

Lehiaketaren oinarriak eta informazio guztia hemen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu