Igandea,
2024ko Maiatzak05

MugaKultura

loader-image
Durango
6:19 am,
temperature icon 15°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 28 Km/h

Sara Estévez zornotzarrak ‘Haizetara’ren kartela diseinatu du

Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketaren 2022ko kartela Sara Estevezek (Txapó Creativos) diseinatu du, eta kaleko kultur jardueraren hasiera ikusaraztea du helburu, normaltasun egoera bat irudikatuz pandemia garaiaren ondoren.

Gainera, Haizetara, zornotzarren eta Amorebieta-Etxano lehiaketa egunetan urtez urte bisitatzen duten kanpotar askoren bihotzean dagoen programa da. Horregatik, kartelean instrumentu ezberdinez osatutako bihotzaren taupadak musikarekin abiatzen dira, eta horren adierazle da bere zulo/instrumentu ezberdinetatik irteten den lurruna/kea, bere jarduera sutsuaren adierazle; musika izaten da nagusi jaialdian, guztien bihotzak betez.

Amorebieta-Etxanoko herria skyline-an ikus dezakegu, herriko eraikin nagusiak bertan irudikatzen baitira; era berean, musikak eta musikariek beren instrumentuekin herria nola zeharkatzen dute antzeman daiteke. Hainbat tonalitatetako musika eta musikariak ageri dira bertan, Haizetara jaialdiaren jatorri eta musika estilo bereizgarrien aniztasunari erreferentzia egiten diotenak.

Azkenik, helikoia programaren irudiaren erdian dago; irudi hori urtero errepikatzen da bere ideiaren oinarri gisa (metalak, aire-tresnak, musika kalean…).

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu