Zabalik da ‘Bosteko 2022’ erakusketarako komisariotza proiektuak aurkezteko epea Amorebietan
`Bosteko 2022´ Arte Garaikideko erakusketa ibiltariak ireki du erakusketarako komisariotza proiektuak aurkezteko epea. Parte hartu nahi duten pertsonek, proposamenetan, Bizkaiko hiru sortzaileren lanetan integratutako eskaintza artistikoa zehaztu beharko dute. Hala, Kulturaren I+G+B osatzen duten gazteek, hainbat abangoardia artistikoren sortzaileek, deialdiaren oinarrietan jasotzen diren baldintzak betetzen dituen komisario baten bidez, beren proiektuak koordinatuta aurkeztu beharko dituzte. Epea datorren maiatzaren 2ra arte egongo da zabalik, 15:00ak arte.
Bosteko: 70 artista baino gehiago 25 urteetan
Aurtengoa Bosteko erakusketaren 25. edizioa izango da. Ekimen hau 1998an sortu zen, eta 70 artista baino gehiagoren lanak erakutsi ditu ordutik, gehienak euskaldunak. Bosteko Bizkaiko kultur panoraman errotua dagoen erakusketa ibiltaria da gaur egun. Aukeratutako obrak irailetik abendura bitartean egongo dira ikusgai Bostekoren parte diren Euskadiko bost udalerrietan: Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Leioa.
Deialdia zabalik
Deialdian interesa duten pertsonek dagoeneko eskatu ditzakete oinarriak Amorebieta-Etxanoko Udalean eta ekimenean parte hartzen duten gainerako Udaletan.
Amorebieta-Etxano: marriaga@amorebieta.eus
Arrigorriaga: agaraizabal@amorebieta.eus
Basauri: artetxe@basauri.eus
Getxo: lmartin@getxo.eus
Leioa: agarcia@leioa.eus