Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
10:59 am,
temperature icon 12°C
Humidity 50 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

Raquel Calvo eta Leire Merino durangarrak Mondragon Unibertsitateko film laburren lehiaketan sarituak

Mondragon Unibertsitateko ikasleek antolatzen duten film laburren lehiaketak iragan ostiralean banatu zituen hamabosgarren edizioko sariak.

Card image cap

Musikaren erritmora joan diren Huhezinemako hiru egunak iragan ostiralean amaitu ziren. Soinu banden sorkuntza, karakterizazioa eta etorkizunaren inguruan ikasteko aukera izan dute ikasleek besteak beste. Horrez gain, bideoklipak eta film laburrak ere ikusi dituzte, formatu eta genero ezberdinetakoak, eta hamaika sari banatu ditu aurtengo edizioak.

Honako hau da 15. Huhezinemako palmaresa

Sail ofiziala: Huhezinema Saria: Hormak / Mikel Uralde Arrue. Vertigo Saria: Albondigas / Julen Higuera. Ikusleen Saria: Berak baleki / Aitor Gametxo. Soinu Onenaren Saria: Ur azpian lore / Aitor Oñederra. Mundukide Saria: Yungay 7020 / Raquel Calvo Larralde.

Mondragon Unibertsitatea Saila: Fikzio Onenanaren Saria: Asko falta da?. Soinu Onenanaren Saria: Asko falta da?. Ikusleen Saria: Asko falta da?. Argazki Onena: Hurrengo Geltokia. K-Saria: Ama?

Bideoklipen saila: Bideoklip Onena 1: Liher “Teloia” / Nitya Lopez. Bideoklip Onena 2: Alai eta Pablo Reverte “Ozen” / Alai Ormazabal de Urresti. Bideoklip Onena 3: Jhonny Graso “Espada y Rosa” / Marino Pardo Fuente.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu