Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
8:37 am,
temperature icon 7°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Durangoko Udalak eta herriko 350 ikasle inguruk Mañaria eta Ibaizabal errekak garbituko dituzte aste osoan zehar

Uraren Nazioarteko Egunaren baitan, Durangoko Udalak eta Agenda 2030 proiektuaren baitan dauden Landako, Zabalarra, Fray Juan de Zumarraga, Nevers, Ibaizabal, San Jose Jesuitak, San Antonio eta Kurutziaga ikastolak Durangotik igarotzen diren Mañaria eta Ibaizabal ibaietan dauden hondakinak jasoko dituzte apirilaren 4tik 8ra bitartean.

Aste osoan zehar, 350 ikasle inguru arituko dira erreka ertzetan dauden hondakinak bertatik jasotzen Durangoko Udalaren laguntzaz. Ekimen honen helburua herritarren artean errekak garbi mantentzeko sentsibilizazio kanpaina martxan jartzea izango da.

 

Horretarako, Durangoko Udalak baliabide material ezberdinak erraztuko dizkie ikasleei, eta, behin hondakin guztiak jasota, horiek Ezkurdiko plazan erakutsiko dira apirilaren 11ra arte herritarrak kontzientziatzeko asmoz. Ostean, Udaleko garbitasun zerbitzuek zabor guztia erretiratuko dute.

 

“Denon ardura da errekak garbi mantentzea. Horregatik, ikastetxeekin batera egingo dugun lanketa honen bitartez errekara botatzen diren hondakin guztiak ikusaraziko ditugu. Helburua da horrelako ekintzak sahiestea eta geroz eta erreka garbiagoak izaten ahalegintzea”, adierazi dute Aritz Bravo eta Patxi Lakuntza zinegotziek.

 

Zentzu horretan, Udaleko ordezkariek herriko ikastetxeen inplikazioa eskertu nahi izan dute: “Garrantzitsua da horrelako ekimenetan hezkuntza komunitatearen inplikazioa lortzea, gazteak baitira herri honen etorkizuna eta gazteek erakusten digutelako zein den bidea”, gaineratu dute Bravok eta Lakuntzak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu