Asteartea,
2024ko Maiatzak07

MugaKultura

loader-image
Durango
8:56 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Udalak ‘Harria eta taladrina’ aldizkaria aurkeztu du, Elorrioko industria ondareari buruzko koadernoa

Idoia Buruaga Elorrioko Udaleko alkateak eta Alazne Mendizabal Ondare zinegotziak, Industri Ondarea Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordeko Espainiako ataleko presidente, AVIOPeko kide eta Ikusmira Ondarea enpresako Ainara Martínez Matía kultura-ondareko teknikariarekin batera, “Harria eta taladrina” aldizkariaren lehen alea aurkeztu dute gaur goizean izan den prentsaurrekoan.

Koadernoa Elorrioko industria ondarean oinarritutako ikerketa-lan sakona da, eta industria ondarea ezagutaraztea eta zabaltzea du helburu, modu dibulgatiboan, inklusiboan, zeharka eta genero-ikuspegia kontuan hartuta. Ildo horretan, Idoia Buruagak azpimarratu du argitalpen honek garrantzi handia duela bai herri mailan, bai Euskal Herri osoan: “Duela denbora gutxi 55 urte bete dira Elorrio, Ondare Multzo izendatu zutenetik. Lehen Monumentu Multzo Historiko-Artistiko izena hartzen zuen. Harrezkero, etengabe aritu gara lanean, eta urte hauetan guztietan gauza asko egin dira. Iturri adituek diotenez, bere txikitasunean, Elorrio oso esanguratsua da Euskal Herriko ondarea aztertzeko.

“Harria eta taladrina” aldizkariaren ale honetan irakurriko duzue zer den industria ondarea eta zergatik merezi duen ikerketa hau Elorrion egitea”. Industria ondarearen arloan argitaratuko diren bederatzi monografikoen arteko lehena da –zero zenbakia–. Bertan ibilbidea egiten da herriaren historiatik, udalerrian eta biztanleengan zentratuz. Gainera, lan hau, arlo honetan egin diren ekintza askoren emaitza da, hala nola Patxi Granadoren “Bagaje” erakusketa, Elorrioko auzoetatik egindako bisita gidatuak eta Ondarearen Europako Jardunaldiak. “Udalaren helburua nor garen, nondik gatozen, zelan eraiki garen edo elorriar egiten gaituzten berezitasunak zeintzuk diren ikertzea eta ezagutaraztea da. Eta horretan guztian, genero-ikuspegia lehenetsiko dugu.

«Industria ez da bakarrik gizonezkoen lana»

Industria ez da bakarrik gizonezkoen lana, izerdia edo esfortzu fisikoa. Historia modu batean kontatu digute, baina gure herrian guztion, gizonon eta emakumeon, historia kontatuko dugu, ez biztanleriaren erdiarena”, adierazi du Alazne Mendizabalek. Ainara Martínez Matíak azpimarratu duenez, aldizkaria elkarlanaren emaitza da: “Hasieratik herritarrak prozesuaren parte aktibo eta funtsezkoa izan dira. Haien testigantzei, esperientziei eta bizipenei esker, lehen 8 orrialde hauetan Elorrioko industria ondarea ikusteko, ulertzeko eta hautemateko beste modu bat islatzea lortu dugu. Ikuspegi horretatik, gure kultura-ondarearen alderdi bat berraurkitu dugu, bizipen eta memoria kolektiboen funtsezko parte den industria ondarea, hain zuzen ere”.

Zuzeneko testigantzek, ikerketa-lanek, argazki-galeriek eta hainbat bitxikeriek ematen diote forma “Harria eta taladrina” argitalpenaren lehen koaderno honi. Zortzi orrialdez osatuta dagoen koadernoa Udalak datorren astean zehar banatuko du, eta lehengo Elorrion eta bere bilakaeran barneratzeko aukera emango die irakurleei, gaur egunera iritsi arte.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu