Asteazkena,
2024ko Maiatzak15

MugaKultura

loader-image
Durango
3:36 am,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Durangoko Udalak plataforma interaktibo bat garatu du 1937ko bonbardaketa islatzeko

Faxistek Durangoko biztanleria zibilaren aurka egindako bonbardaketaren 85. urteurrenean, bertako Udalak plataforma interaktibo bat sortu du, Andra Mari elizako dorretik abiatuta 1937ko aireko erasoaren mugarri nagusiak 360 graduko perspektiban irudikatzeko.

Herritarren aurrean aurkezteko asmoz, Durangoko Udalak ekitaldi txiki bat antolatu du datorren astelehenean, martxoak 28, Kurutzesantu Turismo Bulegoan. Ekitaldia bonbardaketaren 85. urteurrena baino hiru egun lehenago aurkeztuko da.

Ekimen honen bidez, Durangoko Udalak bere historiaren orrialde beltz hori biztanleriaren sektore ezberdinetara hurbildu nahi du: “Ekimen honek bi pertsona-talde ditu helburu gisa: Durangokoak izan arren duela 85 urte gure herrian gertatu zena zehatz-mehatz ezagutzen ez dutenak, eta kanpotarrak izanik historiako biztanleria zibilaren aurkako aireko lehen erasoetako bat nolakoa izan zen jakiteko interes berezia dutenak”, azaldu dute Neskutz Rodriguez eta Mariam Bilbatua zinegotziek.

Ibilbide birtual horrek Durangoko kaleetan zehar aurrez aurre egin daitekeen ‘Aztarnak’ ibilbidea osatuko du. Bisita birtual honetan sarraski hark utzitako aztarnak bertatik bertara ikusi eta sentitu ahal izango dira.

Egia

Aspaldidanik, Durangok, elkarteen, partikularren, historialarien eta Udalaren ekimenaren bitartez, bere memoria historikoa berreskuratzeko lana egiten du, Justizia, Egia eta Erreparazioaren alde lan egiten jarraitzeko.

Bisita birtual honen bidez, Durangoko gizarteak egindako lana ezagutarazi nahi da, iraganera begiratzea aldarrikatuz, eraso krudel hura eta ondorengo diktadura jasan zuen biztanleria eta herri oso bat ohoratzeko.

Datorren astelehenean 18:00etan Kurutzesantun egingo den aurkezpen ekitaldira joateko, bertaratzea baieztatu beharko da turismo@durango.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 94 603 39 38 telefonora deituz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu