Asteazkena,
2024ko Maiatzak15

MugaKultura

loader-image
Durango
7:05 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Mallabiko Udalak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu 22. Korrikaren inguruan

Korrika apirilaren 1ean helduko da Mallabira goizeko 8:36an Areitio gainetik. Hori dela eta martxoaren 25tik apirilaren 3ra arte Korrika Kulturala antolatu da jarduera ezberdinekin.

Horrela, martxoaren 25ean, “Ardo kantaldi maridatua” ekitaldia izango da 19:00etan probalekuan, eta martxoaren 27an Korrikaren aurkezpena egingo da 12:00etan Mintzodromoarekin. 13:00etan, berriz, dantza erakustaldia eta petoen salmenta egongo da, KM erosleekin argazkia eta ondoren irakurketa Mallabiko plazan, Gazte Alai Dantza Taldea, Mallabiko Berbalagun eta Kaltxango AEKren eskutik.

Apirilaren 1ean, Korrika pasatuko da 8:36an Mallabitik eta 15:00etan Korrika Txikia eta jolasak egongo dira, 16:00etan Guraso Elkarteak prestatutako askaria eta 17:00etan “Baserriko porrusalda” haurrentzako ikuskizuna parkean.

Bukatzeko apirilaren 3an, Superigandea ospatuko da goizean, haurrentzako jolasekin eskolako frontoian eta arratsaldean, “Zutik” pelikula Kontzejuzarrean A.D Mallabia F.Tren eskutik.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu