Asteazkena,
2024ko Maiatzak15

MugaKultura

loader-image
Durango
11:51 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Durangoko Abesti feministen IV. lehiaketa ospatuko da larunbat honetan

Tu canción feminista sobre el 8 de Marzo

Durangoko Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako Abesti Feministen IV. Lehiaketa ospatuko da larunbat honetan, martxoak 26ean, San Agustin Kultur Gunean 19:00etan. Lehiaketak musika adierazpen eta sormen feminista saritzen du, eta azken urteetako bilakaera oso positiboa izan dela adierazi dute antolatzaileek, izan ere, 2018an 11 abeslari aurkeztu baziren, aurten lehiaketara 39 abesti aurkeztu dira.

“Emakume eta gizonen arteko berdintasuna irudikatu eta deskribatzen duten abestiak bilatzen ditugu; Genero aniztasuna goresten dutenak, desberdintasunak azalaratzen dituztenak; maitasuna jabekuntzatik ulertzen dutenak edota genero estereotipoak sahiesten dituztenak. Durangoko emakumeak ahaldundu nahi ditugu, eta kultura helburu hori lortzeko bidelagun izan daiteke”, adierazi dute Garazi Errasti eta Neskutz Rodriguez zinegotziek.

2022 edizioan aurkeztutako lanak kategoriaren arabera
  • Bakarlariak – EZ  jatorrizko abestiak: 5 abesti
  • Bakarlariak –jatorrizko abestiak:  14 abesti
  • Taldeak – EZ  jatorrizko abestiak: 3 abesti
  • Taldeak –  jatorrizko abestiak: 4 abesti

30 urtetik gorakoak: 13 abesti

GUZTIRA: 39 abesti aurkeztu dira aurten

Partaidetza-kategoriak

-Lehen kategoria 16 eta 30 urte bitartekoak

-Bigarren kategoria: 30 urtetik aurrera (sari bat)

Sariak
  • Sorkuntza propioa (jatorrizko letra eta musika):

– Bakarlari jatorrizko abesti onenaren saria: 600 €

– Taldeko jatorrizko abesti onenaren saria: 600€

  • Bertsioak:

– Jatorrizko abestia ez den bakarlari emanaldi onenaren saria: 500€

– Abesti ez-originala duen taldeko emanaldirik onenari saria: 500€

  • Publikoaren saria abesti onenari: 350€ (martxoaren 26ko 19:00ak arte, publikoak bere abesti gustukoena aukeratu ahal izango du Durango Berdintasuna facebookeko orrian. Facebooken «me gustas» gehien dituen bideoak irabaziko du saria)
  • 30 urtetik gorakoentzako abesti onenari: 400€
  • Aipamen bereziak: 150€ gainerako finalistentzat. Beste sarietako bat lortzen dutenentzat izan ezik, publikoaren saria barne.

Finalera ikusle giza joateko, martxoaren 24a baino lehen izena eman behar da andragunea@durango.eus helbidean edo 944 657 092 telefono zenbakian.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu