Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
12:23 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

‘Elorrio eta ura’ lelopean hasi da 2023ko udal egutegiko irudiak hautatzeko argazki lehiaketa

Irailaren 30era arte 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute, gehienez ere bi argazki bidaliz haz@elorrio.eus helbidera.

Berriozabaleta. Mugalari.info

 

‘Elorrio eta ura’ protagonista direla, Udalak argazki lehiaketa jarri du martxan 2023ko udal egutegia osatuko duten 13 irudi hautatzeko. Lehiaketan 16 urtetik gorako elorriarrek hartu ahal izango dute parte, bakoitzak, gehienez ere,
argazki bi aurkeztuko ditu haz@elorrio.eus helbide elektronikoan, gaian egutegia 2023 adieraziz. Argazkiak bidaltzeko epea gaur hasita, otsailaren 24an, irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Interpretazio ugari dituen gai zabala da

Epaimahaiak aurkeztutako argazki guztien artean udal egutegia osatuko duten 13 irudi hautatuko ditu. Elorrio urari oso lotuta dagoen herria izanik, iturriak, askak, ubideak, errekak, errotak, euria… edo urarekin zerikusia duen edozein jarduera erretratatu ahal izango da. Interpretazio ugari dituen gai zabala da, elorriarrei euren sormena eta originaltasuna askatzeko aukera emango diena.

Sari gisa, Udalak argazkia argitaratzeaz gain, argazki bakoitzeko Elorrioko saltokietan kontsumitzeko 100 euroko bonua eskainiko die aukeratutako 13 lanen egileei. Informazio gehiagorako eta oinarriak hemen.

kartela (PDF 987KB)

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu