Elorriok Ferixa Nausikoetako nekazaritza eta artisau azoka berreskuratuko du
Pandemiaren ondorioz azken bi urteetan izandako etenaldiaren ostean, Elorrioko Udala lanean ari da 2022ko Ferixa Nausikoetako azokan. Zehazki, tokiko administrazioak jakinarazi du zabalik dagoela ohikoa denez irailaren lehen igandean egingo den nekazaritza- eta artisau-azokan izena emateko epea.

Argazkia: Kepa Aginako
Irailaren 4ko goizean, gehienez, 72 postu jarriko dira herritarrek mota guztietako tokiko artikuluez eta produktuez gozatzeko aukera izan dezaten. Postuak hobeto ikus daitezen, hainbat multzotan sailkatuko dira: elikagai-produktuak, landare apaingarriak, loreak eta zuhaitzak, elikagaiez bestelako artisautza, txosnak eta standak. Horietan guztietan, tokiko produktuak eta artikuluak izango dira protagonista.
Eskabideen aurkezpena
Azoka horretan nekazaritzako produktuen eta artisautzakoen erakusketa- eta salmenta-postu bat izan gura dutenek ekainaren 15eko (asteazkena) 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko