Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
9:21 am,
temperature icon 12°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 22 Km/h

Umeentzako ikuskizunek eta kalejira batek osatuko dute Elorrioko inauterietako programazioa

Elorrioko Udalak datozen inauterietako egitarauaren berri eman du. Joan den astean hasi zen eta martxoaren 3ra arte luzatuko den mozorroen argazki-lehiaketaz gain, Elorriok umeei zuzendutako kultur programazio berezia izango du Arriola Antzokian, eta baita inauterietako musikaren doinuekin herriko kaleetan zehar ibiliko den Fanfarrixoren kalejira ere.

Trokolo Teatroa.

Datorren larunbatean, otsailaren 26an, 17:00etan, Kiliklon-Miru taldea Arriola Antzokiko eszenatokira igoko da, inauterietan girotutako “Iñauteriak bizi” ikuskizunarekin. Ikuskizun horrek ikus-entzule guztiak alaituko ditu, abesti eta dantza dibertigarriekin. Martxoaren 1ean, asteartean, 17:00etan, Trokolo Teatroa konpainiaren txanda izango da, eta “Burutik jota” antzeztuko du. Ikuskizun horretan ez dira barreak eta zirkoko akrobaziak faltako. Edozein ikuskizunetara joateko, sarrera Arriola Antzokiko txarteldegian eskuratu beharko da, baita 946 583 192 telefono zenbakian edo www.arriolaka.eus webgunean ere.

Gainera, otsailaren 26an, larunbatean, 12:30etik aurrera, Fanfarrixok, taldearen musikarik bereizgarriena eta inauterietako giroa protagonista izango dituen kalejira egingo du.

Argazki lehiaketa

Kultur programazioari joan den otsailaren 17an Udalak herritar guztiei zuzendutako argazki-lehiaketa gehitu behar zaio. Lehiaketa horretan, iaz bezala, parte-hartzaileek argazkiak aterako dizkiote euren mozorroak egiteko eta sortzeko prozesuari, eta gehienez ere hiru argazki bidali martxoaren 3a baino lehen iturri@elorrio.eus helbide elektronikora.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu