Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
2:17 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 34 %
Ráfagas de viento: 22 Km/h

Goya, Haes eta Fortuny-ren grabatuak erakutsiko ditu Durangoko Museoak ostiraletik aurrera

Durangoko Arte eta Historia Museoan gordetako Francisco de Goya, Carlos de Haes eta Mariano Fortuny margolari eta grabatzaile ospetsuen 14 lan erakutsiko ditu durangar museoak otsailaren 25etik apirilaren 24ra bitartean.

Museoan gordetako bilduma oparo eta garrantzitsutik apropos hautatutako 14 grabatu hauetako egile espainiar hauek XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendean zehar aritu ziren lanean. Beren artelanak inspirazio iturri izan dira beste hainbat artista handirentzat, besteak beste Darío de Regoyos edo Mari Puri Herrerorentzat, Museo honetan ikusi ahal izan dugun bezala.

Nahiz eta Museoaren bilduma pribatuko lanetako asko euskal artistenak diren eta lurraldeko gaiak lantzen dituzten, badaude estatu-mailako artista ospetsuen sorkuntzak ere. Horren adibide dira erakusketa hau osatzen duten hiru egileak.

“Maisu hauek gai izan dira artearen munduaz harago joateko, masak erakartzeko, beste artista batzuengan eragiteko eta gaur egun arte eredu izaten jarraitzeko. Durangon zorte handia daukagu, Museoko bilduman artista hauen artelanak ditugulako. Orain, zuri beltzeko altxor hauek bildumatik berreskuratu eta herritarren aurrean jarriko ditugu, lehen aldiz guztiak batera”, adierazi dute Garazi Arrizabalaga Museoko arduradunak eta Juanan Bueno zinegotziak.

Artista hauen grabatuak estatu mailan eta nazioarteko museo handietan egon dira ikusgai, hala nola, Prado Museoan, Thyssen Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa edo eta Beuyler Fundazioan (Basilea). Erakusketak 14 lan plazaratuko ditu Goyaren bi, Haes-en 11 eta Fortuny-ren bakarra.

Durangoko Arte eta Historia Museoak 17.681 bisitari jaso zituen iaz, Museoaren historiaren urterik bisitatuena bihurtuz. Gertakari hau, gainera, 2021an gertatu da, pandemiak eragindako murrizketak medio. 2021ean Durangoko Arte eta Historia Museoak 35 urte bete zituen (1986ko ekainean zabaldu zituen estreinekoz ateak) eta ospatzeko modurik onena publikoaren aldetik jasotako harrera izan dela adierazi dute udal arduradunek.

2021ean bisita gehien jaso duen erakusketa Darío de Regoyosen ‘Durangoko Begirada Inpresionista’ izan da, 3.292 bisitarirekin. Hau izan da, era berean, Museoaren historiako erakusketarik bisitatuena.

ERAKUSKETA: Goya – Haes – Fortuny. Zuri beltzeko altxorrak.

ERAKUSGAI: 14 grabatu. Goyarenak 2, Haesenak 11eta Fortunyrena 1

BILDUMA: Durangoko Arte eta Historia Museoa

DATAK: 2022ko otsailaren 25etik apirilaren 24ra bitartean

EKINTZAK: Bisita gidatuak antolatuko dira.

  

BIOGRAFIA LABURRAK:

 GOYA

Francisco de Goya (Fuendetodos 1746 – Bordele 1828) mendebaldeko artearen historian garrantzia handiko artista da, eta askotan maisu handi eta lehen artista benetan moderno gisa aipatzen da. Bere arteak erromantizismoak subjektibotasunean, irudimenean eta emozioan duen enfasia irudikatzen du. Ezaugarri horiek bereziki islatzen ziren bere grabatuetan eta ondoren bere pintura pribatuetan.

HAES

Carlos de Haes (Brusela, 1826-Madril, 1898) espainiar margolari eta grabatzailea izan zen. Paisajista gisa sailka daiteke errealismoaren joera orokorraren barruan. 1857az geroztik, Madrilgo San Fernando Arte Ederren Akademiako Goi Eskolako Paisaia Katedrako maisu aktiboenetako bat izan zen. Bere ikasleen artean Darío de Regoyos aipatu daiteke.

FORTUNY

Mariano Fortuny y Marsala (Reus, 1838-Erroma, 1874) margolari, akuarelista eta grabatzaile espainiarra izan zen, Eduardo Rosalesekin batera XIX. mendeko margolari espainiar garrantzitsuenetako bat, Goyaren ondoren.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu