Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
9:35 am,
temperature icon 12°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 22 Km/h

Mallabia inauteirez janzten da. Bazatoz?

Otsailaren 26tik martxoaren 1era Mallabia inauteriez jantziko da hainbat jarduerarekin, besteak beste, txitxiburduntzia, kirola eta erromeria.

Txoborro Magoa.

Inauterietako egitaraua datorren otsailaren 26an hasiko da, larunbata, Emakumezkoen Elite Paleta Goma Txapelketako finalerdiekin, 17:00etan, eta 19:00etan Udalak eta Guraso Elkarteak batera antolatutako Txitxiburduntziarekin jarraituko du. Parte-hartzaileek txorizoa, ogia eta makila eraman beharko dituzte.

Larunbateko eguna amaitzeko, mozorro-erromeria egingo da Gauargi Taldearekin 20:00etatik 22:30era parkean.

Igandean, otsailaren 27an, Mallabiko pilota eskolaren paleta gomazko eskola partidak ospatuko dira. Eta egunean zehar ‘Superigandeak’ ospatuko da goizeko 11:00etatik aurrera, eskolako jolasekin eta arratsaldeko 16:30ean zine emanaldia egongo da Kontzejuzarrean.

Martxoaren 1ean, Inauteri Egunean, 14:30etik aurrera Txoborro Magoa eskolan izango da eta 16:00etatik aurrera txokolatada ere izango da frontoian Oihan Vega DJaren erromeriarekin batera 16:30etik 20:30era eta playback eta mozorro lehiaketa 18:30etik aurrera.

Mozorro lehiaketaren oinarriak eta sariak

Mozorro lehiaketan parte hartzeko izena frontoian bertan emango da martxoaren 1ean, asteartea, 16:30etik 17:30era edo liburutegian otsailaren 24ra arte. Talde edo pertsona bakoitzak abesti bakarra aurkeztu behar du USB batean.

Sariei dagokienez, 12 urtetik beherakoentzat, sariak 30 eta 60 eurokoak izango dira banakako edo binakako mozorroentzat, eta 60 eurokoak eta 120 eurokoak taldeentzat. Sariak truke-txartelak izango dira.

Eta 12 urtetik gorakoentzat sariak 50€ eta 100€ izango dira banakako edo binakako parte-hartzaileentzat, eta 100€ eta 200€ taldeentzat. Atal honetan 60 €-ko saria ere egongo da, arropa zaharrez osatutako mozorro onenarentzat.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu