Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
5:03 pm,
temperature icon 20°C
Humidity 42 %
Ráfagas de viento: 27 Km/h

Abadiñok otsailaren 25, 26, 27 eta martxoaren 1ean ospatuko ditu Inauteriak 

Abadiñoko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu otsailaren 25, 26, 27 eta martxoaren 1ean Inauteriak ospatzeko, batez ere umeei eta familiei zuzendutako proposamenekin, baina baita Asier Bilbaoren show bat ere, hilaren 27an, 19:00etan, Errota Kultur Etxean. 

Durangaldeko DJ Rubén Costas.

Traña-Matiena H.E.-ko, Zelaieta H.E.-ko IGEak, Katalamixon Aisialdi Elkarteak eta Ekitaldi eta Aisaldi Sailak diseinatutako programazioa hilaren 25ean hasiko da, 17:30ean, Traña-Matiena H.E.-ko IGEak antolatutako Xaiborren diskofestarekin. Hurrengo egunean, 18:00etan, Katalamixon Aisialdi Elkarteak antolatuta,

Probalekuak “Meri, Mari eta Lari” ikuskizuna hartuko du, ipuin eta abestiz osatutako antzezlana. Ipuinek sexu eta genero ugaritasunaz, familia-eredu ezberdinez, gure beldurrak saihesteaz eta, azken batean, askatasunaz, egiten digute berba.

Egun berean, 26an, 19:00etatik aurrera, DJ Rubén Costas Traña plazan izango da, Traña – Matiena H.E.-ko IGEaren ekimena. Bestalde, Errota Kultur Etxeak Asier Bilbaoren show-a hartuko du, 19:00etatik aurrera, transformismoa, kabareta eta musika Bilbon egiten den moduan. Sarrerak salgai daude jada Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan (5 euro).

Programa berezia urtarrilaren 1ean, “Inauteri Martitzenean”, itxiko da, txikienentzako beste diskofesta saio batekin, Zelaieta H.E.-ko IGEak antolatuta, 15:30ean. Eguraldiaren arabera, Zelaietako eskoletako patioan edo Probalekuan izango da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu