ARGAZKI ZAHARRAK · Santa Agedako koplak Elorrion entzungo dira ostiralean
Ibilbidea 19:00etan hasiko da Herriko Plazan eta bertan Iturrizoro Elkartea, Berriotxoa eta parrokiako abesbatzak eta parte hartu gura duten elorriarrak elkartuko dira.
![](https://mugakultura.eus/wp-content/uploads/2022/02/SANTA-AGEDA-ELORRIO-2.jpg)
Argazkia: IBAN GORRITI
Ohitura denez, Santa Agedako abesti herrikoiak herriko hainbat lekutan zehar ibiliko dira, errotze handia eta herritarren begikotasuna duen jardunaldia girotuz.
Jardunaldia, Iturrizoro Elkarteak antolatu du Udalarekin lankidetzan, eta segurtasun-neurri guztiak betez egingo da. Hori dela eta, beharrezkoa izango da musukoa uneoro erabiltzea.