ARGAZKI ZAHARRAK · «Mila Madariaga, Iurretako Goiuria Ikastolako andereñoa umeekin. Ezagutzen dituzue?»
Goiuria Ikastola
Aurtengo otsailean 50 urte betetzen dira Goiuria ikastola legeztatzea lortu zutenetik. Guraso eta irakasleen esfortzuari esker ikastolaren aro zaila, tarteka klandestinoa zena, amaitu zen 1972an. Iurretako umeek euskaraz lasai ikasi ahal izan zuten hortik aurrera.
Argazkian, Mila Madariaga andereñoa umeekin. Ezagutzen dituzue? Noizkoa ete da?