Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
4:56 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 67 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Abadiñok herriko bide publikoen ikerketa historiko-geografikoa jarri du martxan

Abadiñoko Udalak udalerriko bide publikoak ikertzeko azterketa teknikoa eta tokian tokikoa eskatu dio enpresa espezializatu bati. Helburua titulartasun publikoko bideen zerrenda izatea da, indarrean dagoen araudiaren eta legeriaren mende, informazio deskriptibo eguneratuarekin, administrazioen arteko eskumen-arazoak edo auzo-liskarrak saihesteko.

Mendiola. Argazkia: Iban Gorriti

 

Izan ere, landa-bideak, batzuetan, gatazka-iturri dira, eta, askotan, udal-zerbitzu teknikoek ez dute arazo horiek konpontzeko administrazio-tresnarik, ezta zein tartetan duten eskumena zehatz zehazteko ere. Hori dela eta, Udalak azterlana eskatu dio enpresa espezializatu bati (Ingeniería Sendo S.L.), Abadiñoko bide publiko guztien titulartasunari, eskubideei eta erabileren ordenantzari buruzko erreferentziazko dokumentua izateko.

10 hilabetez luzatuko den eta metodo historiko-geografikoa aplikatuta egingo den azterlan teknikoa martxan dago jada, eta mota guztietako bideak hartzen ditu, gurpil gaineko ibilgailuek erabiltzeko bide nagusiak izan, eta oinezkoentzako edo zolatu gabeko edo erabilera tradizionaleko bideak izan (gurdibideak, bidezidorrak, etab.). Proiektuak, gainera, udalerriaren eta berau osatu duten landa-guneen bilakaera historikoan funtsezkoa den bide-sarea berreskuratzeko aukera emango du.

 

Herritarren parte-hartzea 

Txosten tekniko hori egiteko, funtsezkoa da Abadiñoko bizilagunen parte hartzea, baldin eta ezagutzen duten eta euren ustez publikoa den bide bati buruzko edozein informazio eman gura badute, abandonatuta edo erabili barik badaude ere. Horretarako, 656 703 210 telefono zenbakia prestatu da. Ekipo profesionala mendiingeniari batek, ingeniari kartografo batek eta bideetan aditua den pertsona batek osatzen dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu