Astelehena,
2024ko Maiatzak20

MugaKultura

loader-image
Durango
2:26 am,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Itsasne Zubiri sondikoztarrak naturaren inguruan duen ikuspuntua erakusten du Amorebietako Zelaieta Zentroan

Itsasne Zubiriren pintura eta eskultura lanak Zelaieta Zentroan egongo dira ikusgai datorren otsailaren 1etik 26ra bitartean. Bera Sondikakoa da.

Bere lan bat.

Zelaieta Zentroak Itsasne Zubiriren pintura eta eskultura erakusketa hartuko du datorren otsailaren 1etik 26ra. Zubirik naturari buruz duen ikuspegia erakutsiko du, kolorearen eta mugimenduaren bitartez. Artistak berak baieztatu duen bezala, harentzat natura kolorearen adierazpenean oinarritzen da nagusiki, eta bizitza eta existentzia indar gisa ulertzen ditu, bere indar, identitate, sakontasun eta higiduran: «lan oro norberaren kolorearen boteretik sortzen da, eta horietako askotan ahalik eta espresionistena izaten saiatzen naiz».

Zelaieta Zentroan ikusgai dauden artelanekin, Zubirik zornotzarrak gonbidatu nahi ditu natura behatzera: «behatu, begiratu eta trukatu, naturak opari ugari ematen dizkigula konturatuko zara. Bizi natura, sentitu ezazu, natura gara!».

Itsasne Zubiri.

Artista polifazetikoa

Artista sondikoztarra txikitatik hasi zen margotzen. Bizkaian hasi zituen diseinu grafiko ikasketak eta Venezuelan amaitu zituen. Itsasne Zubiri artista polifazetikoa da eta espresionismo koloretsu eta urratzailea uztartzen ditu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu