Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
10:27 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Durangoko San Agustin kultur guneak programazio berria aurkeztu du

San Agustin kultur guneak «udaberriko programazioa» aurkeztu du. 21 emanaldi izango dira, adin guztietarako antzezlan, dantza eta musika emanaldiekin. Gainera, “Gure eguenak” ekimen berria abiatu du, ostegun iluntzetako eskaintza honek asteburuetako programazioa osotuko. Eta, urtero legez bazkidetza kanpaina berria abiatu du.

Abadiñoko Banarte Taldea.

San Agustin kultur guneak 2022ko udaberriko programazioa aurkeztu du, urtarriletik maiatzerako tartea jaso du programazioak. Kalitateak eta kritikak babestutako 21 emanaldi izango dira antzerki, musika eta dantza saioen artean, eta, ohi denez, ume, gazte zein helduen nahiak kontutan izanda aukeratuta dira.

Urtarrila “Lehendakari gaia” komeriarekin hasiko da, bertan Lehendakari izateko hautagai batek kanpaina bete betean tik nerbioso bati aurre egin beharko dio psikoanalista baten laguntzarekin. Oholtzan zein baino zein ezagunagoak diren Iker Galartza –Gure Zirkua- eta Zuhaitz Gurrutxaga –Futbolistok- aktoreak izango ditugu. Saioa urtarrilaren 15ean izango da.

Umeentzako eskaintza Markeliñeren “Ganbara doinuak” lanarekin hasiko da. Berbarik egin gabe lanak kultur balioen eta familiaren balioen transmisioaren garrantziaz gogoeta egitera gonbidatuko gaitu protagonistak etxeko baserriko ganbaran gordetako altxorrak berraurkitzen dituen bitartean.

Urtarrilaren 27a Ander Erzilla durangarraren txanda izango da, “Sustraiak adarretan” disko berria aurkeztuko du. Non euskal kulturako klasikoetatik abiatuko den, oso modu pertsonalean lanok bersortzeko. Diskoak Durangoko udalak sormena bultzatzeko “Durango Sor(tzai)leku” bekaren babesa jaso du. Saio honekin hasiko da “Gure eguenak” deitutako ziklo berria, asteburuetako eskaintza osotzeko ostegun iluntzetarako sortutako 5 emanaldietako ekimena.

Abadiñoko Banarte taldea

Asteburu horretan bertan Banarte taldeak “¡Ese no!” lana oholtzatuko du. Rafa Erceren testua Alexander Patellière eta Matthieu Delaporte frantziarren “Le Prénom” lanetik abiatzen. Antzezlanak familia iluntze bateraino eramango gaitu, non kide berri baten izenaren inguruko solasak tirabira mordoa sortuko duen.

Urtarrila “A.K.A. Also Known As” lanarekin amaituko da, Daniel J. Meyerrek idatzi, Montse Rodríguez Clusellak zuzendu eta Lluís Febrerek antzeztua. Dagoeneko sari eta aipamen ugari jasotakoa da, esaterako 4 Butaca Sari –Formatu Txikiko Ikuskizuna Onena, Antzerki Testu Onena, Zuzendari Onena eta Aktore Onena- baita 2 Max Sari ere –Egile Berriaren Saria eta Aktore Protagonista Onenarena-. A.K.A.-k nerabe baten azalean jarriko gaitu, bereak ez diren arrazoiengatik bere bizitzako oinarriak, sustraiak eta identitatea zalantzan jarriko dituen momentura hain zuzen ere.

Programazio osoa ondorengo lotunean ikus daiteke www.durango.eus/sanagustin eta liburuxka San Agustinen bertan zein Durangoko Arte eta Historia Museoan dago eskuragarri. Emanaldi guztietarako sarrerak ere ohiko bideetatik lortu daitezke.

Bazkidetza kanpainari dagokionez, San Agustin Kultu Guneak orain arteko tarifa eta abantailei eutsiko die: %25eko beherapena San Agustinek antolatutako emanaldi guztietan, urtean norberak hautatutako 2 lanez doan gozatzeko aukera eta Euskadiko Antzoki Publikoen Sarean abantaila ekonomikoak. 14 urtez gorakoek urteko 25 € ordaindu beharko dute txartelagatik eta gazteagoek 5€.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu