Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
4:35 am,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Gerediagak zortzi erreportaje barri Durangaldeko historian murgiltzeko ‘Astola’ urtekarian argitaratu ditu

Gerediaga Elkarteak argitaratzen duen Astola ikerketa eta historia aldizkariak 15 urte bete ditu. Zenbaki berrian zortzi erreportaje nagusi irakurri daitezke: Durangaldeko basoetatik hasi, eskualdea zeharkatzen duten ibilbide luzeetan murgildu edota Elorrioko industria ondarearen errepasoa egiteraino.

Salyva taldea Mañarian. Argazkia: Iban Gorriti

5 euroko prezioan, Durangaldeko ohiko saltokietan eskuratu daiteke zenbaki berria edota elkartearen bulegoan.

Saltokiak: Arrinda eta Petite (Abadiño), Estankoa (Berriz), Ilargi (Elorrio), Iurretakopi (Iurreta), Ikerfer, Arteka, Hitz, Urrike, Txori-Zori eta Etxebarria (Durango)

Honako hauek dira 15. Zenbaki honetako erreportaje nagusien izenburuak eta laburpena

DURANGALDEKO BASOEN ARGAZKIA – (Testua: Izaskun Ellakuriaga. Argazkiak: Txelu Angoitia)

2018an banda marroiak gogor astidu zituen Euskal Herriko pinudiak. Eskualdean ere gaixotasunak eragin nabarmena izan zuen, eta oraindik ere badauka. Erreportarjean, Durangaldeko basoei argazkiak ateratzea izan da asmoa, eta funtsezko galdera batzuk erantzutea: Zein baso mota nagusitzen dira eskualdean? Galtzen doaz baso lurrak eskualdean? Eukaliptoa zenbaterainoko arriskutsua da? Nolako bilakaera izaten dabil basogintza Durangaldean?

LA CAPILLA SIXTINA DE DURANGALDEA . La Capilla neorromanica del Hospital de Zaldibar – (Testuak: Itxaso Martelo – Sonia Palo – Enrique G.Arza. Argazkiak: Txelu Angoitia)

Zaldibarko ospitale psikiatrikoko kaperan, arreta merezi duten margolanak daude. 1928an Juan de Aranoa artistak egin zituen. Margolanak ezezagunak dira askorentzat, kapera itxita dagoelako luzaro. Baina erreportaje honetan, margolanak ikusi eta artistak margotutakoaren garrantzia zabaltzen ahalegindu gara.

ELORRIO, HARRIA, EGURRA ETA BURDINA. Piketatik sarrailgintzara (Testuak: Javier Puertas Juez – Josune Aranguren Zatika. Argazkiak: Txelu Angoitia)

Elorriok industria ondare aberatsa dauka. Udalak hori ezagutzera eman eta balioan jartzeko asmoa dauka. Lan honetan, XVI. mendean hasi eta gaur egunera arte, hiribilduan izandako industria jardunen errepaso zabala egiten dute ikerketaren egileek.

AFINIDADES ELECTIVAS. La imagen del Pórtico de Santa María en la primera mitad del Siglo XX (Testuak: Victor Arrizabala Salgado. Argazkiak: Artxiboetakoak)

XX. mendearen lehen erdialdean, Santa Maria elizpea margolari eta argazkilari ugarik erreproduzitu zuten, haren edertasunak. Victor Arrizabalaga artistak hiru margolanetan elizpeak izan duen eragina eta lanen arteko harremana aztertu du.

 

MUSIKA EZ DADILA GELDITU. Durangaldeko musika eta musikariak – (Testuak: Iban Gorriti. Argazkiak: Iban Gorriti eta besteak)

 

2020ko konfinamendu zorrotzean, talde askok bideoekin eta etxeko grabazioekin erreakzionatu zuten. Hilabete haietan, 70eko hamarkadatik gaur egunera arte Ermutik Amorebieta-Etxanora erregistratutako 500 musika adierazpen baino gehiagoren zerrenda egin zen. Egungo panoramaren erradiografiatzat definitu dezakegu erreportaje hau.

 

LAS MIL CARAS DE OIZ – (Testuak: Marta Aranbarri. Argazkiak: Txelu Angoitia)

 

Oizek mila metrotik gorako garaiera du, baina mendeak daramatza Euskal Herriko mitikoenen artean bere lekua erreibindikatzen. Bere tamainaz edo bere bihurguneetako elementu alegorikoez haratago, bere izaera poliedrikoak egiten du nabarmen mendia.

 

UN PATRIMONIO COMUN: LOS GRS POR EL DURANGUESADO –  (Testuak: Eduardo Gaviria – Jose Mari Macias. Argazkiak: Txelu Angoitia)

 

Lan honetan, Durangaldea zeharkatzen duten Ibilbide Handiko Bideen Sarea edo GRak laburbiltzen dira, bidezidor batek sailkapen hori eskuratzeko betebeharren gaineko zehaztasunekin batera.

 

BABEL DORREA. Migrazio-mugimenduek Durangaldera ekarritako hizkuntza-aniztasuna. (Testuak: Belen Uranga. Grafikoak: Biko Komunikazioa)

 

Ez da hemen bakarrik gertatzen den fenomenoa; munduan zehar, kultura- eta hizkuntza-aniztasunari dagokionean, itxuraz, kontraesanean dauden bi joera erraldoi gertatzen ari dira, aldi berean; inoizko jatorrizko hizkuntza-aniztasunaren galtzeko arrisku larria, (homogeneizazio-joera) eta migrazio mugimenduen ondorioz orain arte ezagutu ez den hizkuntza-aniztasunaren garapena gero eta gizarte konplexuetan. Durangaldeari begiratu diogu.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu