Asteazkena,
2024ko Abenduak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:33 am,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

‘Colacauen Bueltie’ lasterketa herrikoia antolatu du Iurretako Abadetxeak abenduaren 31rako

Iurretako Abadetxetik San Silbestre lasterketa berezi bat antolatu dugu urtezahar egunerako: Colacauen Bueltie. Duela hamarkada batzuk Cola Cao markak ibilaldi batzuk sustatu zituen estatuan zehar, eta horietako bat dago Iurretan.

Paseoan zehar panel zahar batzuk daude, gimnasia ariketak egitera animatzen dutenak. Aspaldiko ibilbide mitiko bat da; askok txikitako akordu lez daukate, eta asko izan dira baita ere pandemia garaian berau egitera bueltatu direnak. Plazan hasi, Iturburutik igo, Garaizarko zubia pasa eta Amatzatik behera egiten da bidea, ostera ere plazan amaitzeko. Edozeinek egiteko modukoa da.

Giro herrikoia sustatzea da ekimenaren helburua, eta familiek ere parte hartu ahalko dute. Gainera, gura duenak mozorrotuta egin dezake korrikaldia. Laixiar Irratiko kideek girotuko dute ekitaldia. Hauxe da egitaraua:

11:30 Inskripzioa (2 euro Abadetxearen alde).
12:00 Lasterketa / paseo familiarra.
12:30 Lasterketa orokorra.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu