Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
7:06 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Bidezko merkataritzaren alde San Antonio Ikastetxean

San Antonio Ikastetxea

Mezu honen bidez, San Antonio Ikastetxean aurrera daramagun proiektu baten berri eman nahi dizuegu. Urteak dira gure ikastetxetik Bidezko Merkataritza bultzatzen dugula.

Ekimen honen helburua, produktuak ekoizten dituzten pertsonek merezi dutena irabaztea eta horrez gain, lan-baldintza onak izatea da. Garrantzitsua iruditzen zaigu guk denok jakitea egunero zenbat ume ari diren lanean. Euren eskubideak behin eta berriro urratuz.

Gure ustez,lanean aritu beharrean ikasten egon beharko ziren. Eskolan, hainbat urtez Bidezko Merkataritzako produktuak saltzen dituen denda bat ipintzen dugu, Kidenda-ren laguntzarekin.

«Gure helburua lortu dugu»

Azken urteotan denda online-a ipini behar izan dugu bizitzen ari garen egoeragatik. Pandemia dela eta, aurreko urteetan baino diru gutxiago batu dugun arren, gure xede nagusia sentsibilizazioa denez, egindakoa ontzat ematen dugu eta gure helburua lortu dugula esan dezakegu.

ESKERRIK ASKO!!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu