Larunbata,
2024ko Maiatzak04

MugaKultura

loader-image
Durango
10:54 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Musika, antzerkia eta taillerrak Euskararen Eguna ospatzeko Elorrion

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Elorrioko Udaleko Euskara sailak herritar guztiei zuzendutako jarduerak antolatu ditu ostiral honetarako (abenduaren 3rako). Iazko etenaldiaren ostean, euskararen jaia Elorriora itzuli da berriro taillerrez, ginkanaz, musikaz eta antzerkiz betetako programa batekin, egun berezi hau, Euskararen Eguna, behar bezala ospatzeko.

Axut antzerki taldea.

“Iaz ezin izan genuen Euskararen Nazioarteko Eguna aurrez aurre ospatu, eta aurten, programa xume baten bidez bada ere, egun garrantzitsu hau aldarrikatu nahi dugu. Belaunaldiz belaunaldi gure hizkuntza zaintzea, babestea, bultzatzea eta transmititzea funtsezkoa da gure egunerokotasunean gero eta presentzia handiagoa izateko”, azaldu du Jesus Mari Guridi Euskara saileko zinegotziak.

Goizean zehar, udalerriko ikastetxeek hainbat jarduera egingo dituzte, eta arratsaldean Udalak antolatutako jarduerak egingo dira, betiere osasun- eta segurtasun-neurriak beteta.

Programazioa

16:45: 4 eta 16 urte arteko gazteentzako ginkana eta tailerrak Herriko Plazan.

19:00: “Fanfarrixo” taldeak musikaz beteko ditu Elorriko kaleak.

20:00: Axut antzerki-taldea Arriola Antzokiko eszenatokira igoko da bere “Amua” lana publikoari eskaintzeko.

Udalak jakinarazten du azken orduko aldaketak egon daitezkeela pandemiaren bilakaeraren ondorioz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu