Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
11:51 am,
temperature icon 18°C
Humidity 50 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Durangoko Azoka barruan zein kanpoan arduraz jokatzeko deia egin dute Udalak eta Gerediagak

Larunbat honetan irekiko du Durangoko Azokak bere 56. edizioa. Denok kontziente gara iazko online edizioaren ostean, aurtengoak ere hainbat muga izango dituela mundu mailako osasun egoera dela eta. Dena den, gaurko agerraldi honen helburua beste bat da. Gaurko agerraldiaren helburua da Durangora etorriko diren euskal herritar guztiei herri osoan arduraz jokatzeko eskatzea.

Argazkia: Iban Gorriti

Horregatik, Azoka gerturatzen den doan heinean, gure ahalegin guztiak biderkatu behar ditugu Durangoko Azokan eta Durango osoan osasun eta segurtasun neurri guztiak errespetatu daitezen.

Aurtengoa berriz ere Durangoko Azokaren edizio berezi bat izango da. Iazko Azokaren ostean, uste genuen aurtengoak beste urte batzutako antzeko kopuruak izango zituela. Dena den, eta azken asteetan pandemiak izandako eboluzioa dela eta, neurri zorrotzak hartu behar izan ditugu guztion osasuna zaintzeko.

Aurreko astean azaldu genuen bezala, Gerediaga elkarteak Durangoko Azokarako hartuko dituen neurriak aztertu ditu Udalak, Jaurlaritzak zehazten dituen irizpideak betetzen dituen ala ez ikusteko. Behin ikusita Jaurlaritzaren irizpideak betetzen dituela, Udaletik txosten tekniko bat helarazi genion Azoka ospatzeko baimena emanez.

Hala ere, berriro diogu Durangoko udalerri osoan osasun eta segurtasun neurriak mantendu behar direla. Horregatik, dei berezia egin nahi diegu Euskal Herritik datozen kulturzale guztiei errespetuz joka dezaten. Durangok ateak irekitzen dizkien bezala, errespetuz eta erantzukizunez bizi nahi dugulako Durangon.

Azken egunetan ikusi dugu arduraz jokatzen badakigula. Hor izan ditugu, besteak beste, kontzertu erraldoiak edota alderdi politiko ezberdinen ekitaldiak, kalean zein barrualdean. Euskal kulturaren erakusleiho honetaz gozatzera gonbidatu nahi ditugu euskal herritarrak, baina beti arduraz jokatuz, bai Landako Gunean eta baita kanpoan ere. Behin eta berriz esan dugun bezala: arduraz barruan, eta arduraz kanpoan.

Gerediagatik eta Durangoko Udaletik esfortsu oso handia egiten ari gara aurtengo Azoka ospatu dadin, kulturzaleak eta kultur eragileak laguntzeko asmoz. Dena den, argi daukagu gu guztion osasuna bermatzea dela gure lehentasun nagusia.

Horregatik, segurtasun neurri guztiak zorroztasunez betearaziko ditugu, bai Azoka barruan eta baita hortik kanpo ere, kulturaren alde egitea eta osasun neurriak betetzea gauza berdina direlako. Iaz Azokako taupada bizirik mantentzea lortu genuen; aurten ere Azoka izatea nahi badugu, ezinbestekoa izango da guztion konpromisoa.

Orain, Azokan sartzeko martxan jarri den txanda sisteman hitzordua eskatzera animatzen zaituztegu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu