Bihar arte dago zabalik 2020-2021 ikasturtean euskara ikastegatik laguntzak eskatzeko epea Elorrion
Elorrioko Udalak azaroaren 24ra arte -hau da, bihar arte- izango du zabalik 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean euskarazko ikastaroak egin dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntza eskatzeko epea. Elorrion erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek eskatu ahal izango dute Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren barruan kokatzen den laguntza hau.
![](https://mugakultura.eus/wp-content/uploads/2021/11/Elorrio-1.jpg)
Elorrio. Musikaire
Laguntzaren helburua udalerrian euskararen erabilera sustatzea da herritarrei euskara ikasteko matrikula ordaintzen lagunduta. Horretarako, udalak 12.000 euro aurreikusi ditu.
Onuradunek Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu ahal izango dute eskabidea, 08:00etatik 14:30era, azaroaren 24ra arte (asteazkena).
Dirulaguntzen zenbatekoa
Diru-laguntzak, asistentziaren eta egindako ikastaroaren modalitatearen arabera emango dira. Horrela, laguntza hori jaso gura duten pertsonek 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean ikastaro hauetako batzuk eginda izan beharko dute: ikastaro trinkoak edo urte osokoak, barnetegiak, autoikaskuntza edo ikastaro espezifikoak