Ostirala,
2024ko Maiatzak10

MugaKultura

loader-image
Durango
11:38 am,
temperature icon 23°C
Humidity 43 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Durangaldeko Astoturfer eta Iheskide taldeek Azokako ‘Ahotsenean’ joko dute

Musikazale eta kontzertuzaleek eskaintza anitza izango dute Durangoko Azokako edizio honetan. Ahotsenea gunean 50 kontzertu antolatuko dira abenduaren 4tik 8ra arte, hau da, egunero hamar kontzertu eskainiko dira, goizeko 11:00etatik hasita 22:00ak arte. Sarrera doakoa izango da eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea, aforoa bete arte. Kontzertuak Plateruena espazioan antolatuko dira, Azoka egunetarako irekiko baita, bertan Ahotseneako kontzertuak antolatu daitezen.

Iheskide. Poli Karpo

Taldeei dagokionez, aurten ere aniztasuna izango da nagusi Azokako kontzertuetan. Musika-estilo askotariko 50 banda igoko dira Ahotseneako eszenatokira: rock, pop, folk, hip-hop, trikitixa, funk, reggatoia, flamenkoa, bakarlariak… Musikari batzuek euren lehenengo diskoa aurkeztuko dute Azokan, eta beste batzuk ibilbide luzeko taldeak izango dira, Azokan behin baino gehiagotan euren lanak aurkeztu dituztenak. Guztiek ordu erdiko tartea izango dute euren lan berria aurkezteko. Zuzeneko guztiak streaming bidez eskainiko dira zuzenean, www.durangokoazoka.eus webgunean.

 

Egunez eguneko egitaraua honakoa izango da:

 

Abenduak 4: Bulego, Eneritz Furyak, Habia, Serge, Kaserna, Katez, Rolan Garces & Bandatze, Anita Parker, Addar eta Anari.

 

Abenduak 5: Diabolo Kiwi, Lur Jota, Larrealde Trikitilariak, Kilimak, Skakeitan, Nikotina, Fufu, Kai Nakai, Sueder eta Lotura.

 

Abenduak 6: Trigger, Jabi Patxon & Kofradia Beltza, Bixente Martinez, Hibai, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak, Bengo, McOnak, Etxekalte + Habi, Iheskide eta Jiel.

 

Abenduak 7: Ekiñe, Konpost, Esanezin, Willis Drummond, Vinilo Ridin’ Rocket, Hegazkin, Estitxu, Wood Strings, Onki Xin eta Hipnosia.

Astoturfer.

Abenduak 8: S.A.D., Birkit, Astoturfer, Nahiak Nahi, Liher, Klak!son, Giante, Madeleine, Screamers and Sinners eta Errietan.

 

Musika ez ezik, Durangoko Azokak diziplina askotariko egitaraua izango du 56. edizio honetan: solasaldiak, proiekzioak, arte eszenikoak, umeentzako ikuskizunak, ekitaldiak… Egitarau osoa azaroaren 22an aurkeztuko da. Azokako egitaraua abenduaren 4tik 8ra izango da, erakusmahaiak Landako Gunean egongo diren egun berdinetan. Online denda, bere aldetik, abenduaren 3tik 7ra egongo da martxan, www.durangokoazoka.eus webgunean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu