Igandea,
2024ko Maiatzak12

MugaKultura

loader-image
Durango
5:38 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Abadiñoko euskara sailak, hizkuntzaren erabileraren eta eskolako lanen inguruko bi hitzaldi eskainiko ditu gurasoentzat 

Abadiñoko Udaleko Euskara sailak herriko gurasoei zuzendutako bi hitzaldi antolatu ditu hilaren 15ean eta 22an. Lehenengoak, gaztelaniaz, euskaraz ez dakigunean seme-alabei etxeko lanak egiten zelan lagundu aztertuko du. Bigarren hitzaldia euskaraz izango da eta familia euskaldunetako umeei eguneroko bizitzan eta harremanetan euskara gehiago erabil dezaten zelan lagundu aztertuko du. 

Bi saioak 17:30ean hasiko dira Errota Kultur Etxean eta zaintza zerbitzua egongo da, posta elektroniko honen bitartez aldez aurretik eskatuta: katalamixonekintza@gmail.com  

Azaroaren 15eko hitzaldi-tailerra, «¿Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskera?» izenekoa, euskaraz ez dakiten gurasoei dago zuzenduta, eta Iñaki Eizmendik zuzenduko du. Tailer horren helburua seme-alabei eskolako lanak egiten laguntzeko orduan zalantzak argitzea eta horretarako tresna praktikoak eskaintzea da. 17:30ean hasiko da eta zaintza zerbitzua egongo da, baina azaroaren 12a baino lehen eskatu behar da. 

Hilaren 22an, ordu berean, programatutako bigarren saioa ere Iñaki Eizmendik gidatuko du. Bereziki, euskaraz hitz egiten duten eta seme-alabei euren harremanetan eta eskola-ingurunetik kanpo eguneroko bizitzan euskara gehiago erabiltzen lagundu gura dieten gurasoei dago zuzenduta. Zaintza zerbitzua egongo da, hilaren 19a baino lehen aldez aurretik eskatuta. Bi hitzaldiak doakoak dira. 

Iñaki Eizmendi ibilbide luzeko eta esperientzia handiko hezitzaile soziala, Ebete Hizkuntza Zerbitzuaken sortzailea da. Ebetek, ume eta nerabeengan euskararen erabileran, eta horren aurreko gaitasunean eta jarreran eragiteko estrategiak eta tresnak lantzen eta eskaintzen ditu. 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu