Berrizko Udalak ‘Berbalapiko’ hiztegia sortu nahi du herriko gazte eta adinekoekin, alkarlanean
Berrizko udaleko Euskara sailak ‘Berbalapiko’ hiztegia sortu nahi dau herriko gazte eta adinekoekin, alkarlanean.
![](https://mugakultura.eus/wp-content/uploads/2019/11/Berriz-385x220.jpg)
Berriz.
Helburua, Bizkaian eta Berrizen bertan erabiltzen diren hitz propioak batzea da, hitz zaharrei esanahi gaurkotua eranstea eta berba horrek erabiltzea. “Horretarako, gure gazteak, ikasleak, herriko aitite-amamekin eta euskaldun zaharrekin egongo dira, ahalik eta berba gehien jasotzeko eta zabaltzeko” azaldu dabe arduradunek.
Hiztegia herritarren ekarpenekin osotuko da eta Berrizko aditz-forma erabilienak gaineratuko dira. Ondoren, hiztegi hori ikasle guztiei banatuko jake, eta parte-hartzaile guztien artean, opariak zozketatuko dira.
Berrizko udalak, ekarpenak bialtzeko gonbita egiten deutse berriztarrei euskara@berriz.eus helbidearen bitartez