Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
9:45 am,
temperature icon 12°C
Humidity 64 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

Euskara maila hobetzen laguntzeko Errefortzu Saioak hasi dira Elorrion

Elorrioko Udalak dagoeneko abian jarri du euskara hobetzeko Errefortzu Saioak deituriko programa. Eskola orduetatik kanpo eskainitako zerbitzu honen helburua, jolas bidez, eta modo ludikoan, euskara lantzen, trebatzen eta erabiltzen laguntzea da. Aldi berean, aurreiritziak eta estereotipoak alde batera utzita, ikasleen arteko harremanak berdintasunean eta modu inklusiboan lantzea ere bada saio hauen helburua. Era horretan, azken urteotan hasitako bideari jarraipena eman nahi zaio.

Zerbitzu honen hartzaileak Elorrioko ikastetxeetan matrikulatuta dauden 5-16 urte bitarteko ikasleak dira eta, saioak adinaren arabera sailkatuta eskainiko dira astelehenetik ostegunera udalaren Kirol Etxeko gela bitan arratsaldeko 17:00etatik 18:30era bitartean. Ikastetxeak arduratu dira premia duten ikasleen zerrendak osatzen.

Ikasle askok eta askok etxean ez du aukera handirik euskara erabiltzeko eta ikastetxeak bihurtu dira euskara ikasi eta erabiltzeko leku bakarrak. Eskolako tarte hori ez da nahikoa euskara behar bezala menperatzeko; horregatik, jolasa tresna moduan erabilita, saio hauek lagungarri egingo zaizkie euskarara naturaltasunez hurbiltzeko,  euskaraz jolastuz, abestuz, dibertituz eta gozatuz

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu