Igandea,
2024ko Maiatzak12

MugaKultura

loader-image
Durango
5:06 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 56 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

GEREDIAGA ELKARTEA: «Garaiko argazkiak batuz hasiko dugu Ondarearen Europako Jardunaldien programa»

Gerediaga Elkartetik, Garai, Mañaria, Iurreta, Berriz eta Zaldibarko udalekin elkarlanean, Durangaldeko ondarea ezagutzeko bost ekintza diseinatu dituzte. Asteburuan izango da lehenengoa, Garain: herriko bizimodua, ohiturak eta lekuak erakusten dituzten argazki zaharren bilketa berezia egingo da. Gero, urriaren amaieran, herritarren aurrean erakutsiko dira bildutakoak.

Garaiko kultur etxean egingo da zapatu-domekan argazki bilketa. Urriaren 2an, goiz eta arratsaldez (11:00-14:00 / 17:00-19:30), eta urriaren 3an goizez, 11:00etatik 14:00etara.

Argazkiak jasotzeaz aparte, lekukotasunak ere jasotzea da asmoa, argazkiek erakusten dutenak ulertzeko. Gainera, argazki guztiak digitalizatu egingo dira eta ekimenean parte hartzen duenak kopia digitalizatua eramango du etxera.

Bildutako argazkiekin, urriaren 30ean, Elizabarrin bildutako argazkien emanaldi berezia egingo da, arratsaldeko 18:00etan.
Ekimena Garaiko udalarekin batera antolatu du Gerediaga Elkarteak eta bereziki, san Miguel Garaiko Nagusien Elkartearen laguntza izango da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu