Asteazkena,
2024ko Abenduak25

MugaKultura

loader-image
Durango
2:58 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Turismo bulegora egindako bisitak hazi dira udan

Durangoko Turismo Bulegora egindako bisitak %276 hazi dira uda honetan, 2019ko mailetara itzuliz
2020ko datuekin alderatuta, kontsulten gorakada %332koa izan da, eta zerbitzuena, berriz, %149koa. Irailaren 22a iristearekin batera uda amaitzen da, eta udako turismoaren balantzea egiteko ordua iristen zaio sektoreari.

Grupo Madrid

Madrildik etorritako talde bat. Iban Gorriti

 

 

Durangoko Udaleko Turismo Bulegoak 6.244 bisitari izan ditu ekainean, uztailean eta abuztuan kontsulta eta zerbitzuen artean, hau da, %276ko hazkundea izan du iazko udarekin alderatuta, orduan 2.262 pertsona igaro baitziren bulegotik. Datu horiekin, Turismo Bulegoa 2019ko maila prepandemikoetara itzuli da; izan ere, urte horretan 6.268 erabiltzailek bisitatu zituzten instalazioak.

Neskutz Rodríguez Turismoko arduraduna da

Behin datuak aztertuta, Neskutz Rodríguez Turismoko arduradun eta zinegotziak aurten Durangon izandako «uda indartsua» nabarmendu nahi izan du: «Datuek erakusten digute bide onean goazela, eta gure eskaintza indartu behar dugula turistek gurera etor daitezen, Durango ezagutu dezaten eta pozik joan daitezen, horrek gure zerbitzuen sektorean dakarren onura ekonomikoarekin. Zentzu horretan, herriko zenbait merkatariek jakinarazi digutenez, aurtengo uda azken urteetako onenetakoa izan da».

Horren harira, turismoaren datu positiboetan kultur jarduerek izan duten garrantzia nabarmendu du Rodriguezek: ‘Uda Kulturaz Blai’ren programazioak eta Dario de Regoyosen erakusketak, Arte eta Historia Museoaren historiako bisitarik handiena izan denak, kanpoko jende asko erakarri dute, eta horrek ahalbidetu du jende horrek gure herria ezagutzea”.

Estatutik bisitari gehiago

Turismo Bulegoan egindako kontsultei dagokienez, gorakada % 332koa izan da; izan ere, 2020an 727 kontsulta egin ziren eta aurten 2.418. Datuen arabera, abuztua da oraindik Turismo Bulegoaren hilabeterik garrantzitsuena, orduan hurbiltzen baita jende gehien instalazioetara.
2020ko Estatu barruko mugikortasun-mugak direla eta, nabarmentzekoa da urte horretan jatorri horretako bisitarien kopurua handitu egin dela (1.327), 2019an baino are handiagoa, orduan estatuko 1.201 turista bertaratu baitziren. Guztira, Estatutik etorritako bisitariak turista guztien %60,28 dira. Jatorria autonomia-erkidegoen arabera aztertuz gero, %30,66 Kataluniatik dator, %23,48 Madrilgo Erkidegotik eta %15,71 Valentziar Erkidegotik. Atzerritik etorritako bisitariei dagokienez (bisitari guztien %10,39), frantziarrak %36,94 izan dira eta herbeheretarrak %10,83.

Kontsulta gehienak honako hauen ingurukoak izan dira: Durangoko interesguneak, planoak, gida turistikoak, Kurutzesantu eta Arte eta Historia Museoak, Kurutziagako gurutzea, audio-gidak eta Durangaldeko beste puntu batzuk, Urkiolako Parke Naturala, Elorrio eta bere nekropolia edo Garai, besteak beste.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu