GARAI: Urriak 2-3 -30
Argazki bilketa eta erakusketa
Garaitarrei dei zabala egingo diegu herriko bizimodu, ohitura eta lekuen argazki zaharrak batuz gero erakusketa baten erakusteko. Argazkiak digitalizatu egingo ditugu.
Bilketa: Urriak 2 eta 3 Kultur Etxean (11:00-14:00 eta 17:00-19:30 – igandean goizez bakarrik)
Erakusketa: Urriaren 30ean, Elizabarrin, 18:00etan.
MAÑARIA – Urriak 16 – 11:00
Angurreta harrobian bisita gidatua eta kontzertua
Victor Arrizabalaga artistak proiektu artistikoa garatzen dabil harrobian. Geologo baten laguntzarekin eta artistaren azalpenekin natur ondarea kultur ondare bihurtzeko asmoa ezagutzeko aukera izango da. 4kote taldearen kontzertu laburra ere izango da.
Oharra: Elkargunea Mañariko plazan da. Harrobira oinez joango gara, aldapa luzean gora trafiko gutxi duen errepide asfaltatu batetik gora,
IURRETA – Urriak 16 -17
Eraskusketa eta hitzaldia
Auzo eskolen gaineko historia ezagutzeko erakusketa eta hitzaldia.
Horrekin batera, Iurretako Goiuria ikastolari buruz egiten dabiltza ikerketa lanaren aurkezpen laburra ere izango da.
Erakusketa: Askondo karpan, larunbata 17:00-19:00 eta igandea 11:00-14:00
Hitzaldia: Askondo karpan, igandean, 12:00etan.
ZALDIBAR – Urriak 22 – 18:00
Hitzaldia
Zaldibarko ospitaleko kaperako hormetan Juan de Aranoa margolariaren lana dago. Lan ezezaguna eta ikusezina ere bai. Astolaren zenbaki berrian ezagutzera emango dugu, eta jardunaldietan zaldibartarrek herrien duten altxorra ezagutuko dute aldizkarirako ikerketa lana idatzi dutenen eskutik.
Lekua: liburutegi zaharrean, udaletxe atzean
BERRIZ – Urriak 23 – 18:00
Kontzertua
San Joan Bautista parrokiako organoak 100 urte betetzen ditu. Myriam Cepeda organojoleak eta Luis Alberto Requejo klarinetajoleak kontzertua eskainiko dute.
Lekua: San Juan Bautista elizan.
|