Ostirala,
2024ko Maiatzak10

MugaKultura

loader-image
Durango
6:14 am,
temperature icon 13°C
Humidity 74 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen erakusketa ikusgai Durangoko San Agustin kultur gunean

garabide

Garabide Elkartea 

· Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen erakusketa ikusgai Durangoko San Agustin kultur gunean (irailaren 8tik 30era)

garabide1

Erakusketa martxan dago jadanik. Iban Gorriti

Diotenez, basoa sutan desegiten ari zen, eta animalia guztiak ere sutan galtzeko arriskuan zeuden, baina ez zuten erreakzionatzen, hondamendiari begira zeuden.

Kolibri txikia, oso kezkaturik, eta sugarrei aurre eginez, ibaira joan eta bere mokoa txikiarekin ur pixka bat hartu eta sutara botatzen ari zen. Jaguarrak hau ikustean esan zuen:

-Zertan zabiltza kolibri txiki?

Honek arnasa hartu eta erantzun zion:

-Sua itzali nahian nabil.

Jaguarrak esan zion ez zuela lortuko. Eta kolibriak zera erantzun zion:

-Ni neure partea egiten ari naiz. Denok gauza bera egingo bagenu, bakoitzak berea egingo balu, sua itzaltzea lortuko genuke.

KOLIBRIAREN MITOA. Amazoniako TUÏ HUNI KUÏ herria.

Jatorrizko hizkuntza bakoitzean esaten den hitz bakoitza kolibriaren ur tanta bat da, eta esperantza ematen digu gure ama lurra desegiten ari den suteari aurre egiteko. Jatorrizko kultura bakoitzak aurre egiten dio suari bere hizkuntza, bere identitatearen oinarria, desagertu ez dadin. Hemen adibide bat.

IMG20210908171639

GARABIDEk eta EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak antolatutako erakusketa honek euskal herritarrei bi kontu jakinaraztea du helburutzat. Batetik, kooperazio linguistikoa nola ulertzen dugun adieraztea, zein balio, zein garrantzi eta zein aukera dituen. Bestetik, isilarazitako herri indigenetara hurbiltzea, haien sentipenak eta sentiberatasunak ezagutu ditzagun.

Erakusketara hurbiltzen den bisitariak hainbat kontakizun aurkituko du bertan, bakoitza hizkuntza batean eta bakoitza mundu batera hurbiltzen gaituen irudi batez lagunduta, indigenen hitzak eta indigenen begiradak islatzen dituzten paneletan bilduta.

Munduan dauden hizkuntza gutxituen lagin bat besterik ez dute osatzen testuok. Hain zuzen, 2018 urtean Aretxabaletan Garabide Elkarteak eta HUHEZIk antolaturiko Aditu Ikastaroan parte hartu zutenak. Galzorian dauden hizkuntzak dira gehienak; bizirik irauteko zailtasun ugari dutenak eta, sarritan, gatazkaz inguratutako gizartean daudenak, baina irauteko gogo biziz daudenak.

Kolibriaren mitoa abiapuntu hartuta prestatutako liburuxkaren emaitza dira erakusgai dauden irudiak eta narrazioak. Horietako batzuk, gainera, QR kodearen bidez entzun daitezke.

IMG20210908171652

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu