Urritik aurrera Elorrioko liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak antolatu ditu
Elorrioko Udal Liburutegiak irakurketa sustatzeko hiru jarduera antolatu ditu datorren urrirako, ume eta helduentzat. Helduentzako jarduerak irakurketa-klubak izango dira, eta hiru hizkuntzatan egin ahal izango dira: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Euskarazko irakurketa kluba hilean behin egingo da, asteazkenetan, 18:00etan, eta gaztelaniazkoa 19:35ean izango da. Bestalde, ingelesezko irakurketa kluba bi hilean behin izango da, ostegunetan, 19:45ean.
Umeentzat euskarazko bi jarduera antolatu dira, adin-taldeka banatuta, baina bi tailerretan umeek lagunduta joan beharko dute. Azalerako Ipuinak tailerra 0 eta 3 urte bitarteko umeei dago zuzenduta, irakurzaletasuna sortzeko helburuarekin, eta urriaren 8an eta 22an eta azaroaren 5ean emango da.
Liburuen poltsa
Liburuen poltsa 3 eta 8 urte bitarteko umeentzako irakurketa-kluba da, urriaren 20an hasiko da eta hileko asteazken guztietan izango da. Helduentzako irakurketa-klubean parte hartzeko izena emateko epea irailaren 27an amaituko da, Azalerako Ipuinak tailerrerako urriaren 1ean eta Liburuen Poltsarako urriaren 8an