Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:10 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 44 Km/h

Zornotzarrek Lara Izagirreren ‘Nora’ filma ikusi ahal izango dute debalde hamaika proiekzioetan

Amorebieta Etxanoko Udalak aktiboki dihardu lanean kulturaren eta ikuskizunaren alde, eta are gehiago, hau bertakoa denean. Lara Izagirre zuzendari zornotzarraren `Nora´ pelikularen estreinaldia irailean dela baliatuz, hamaika emanaldi antolatu ditu, debalde, Zornotza Aretoan. Beraz, herritarrek `Nora´ ikusteko aukera izango dute irailaren 10etik 20ra, egunero, arratsaldeko 20:00etan hasita. Hein batean, Amorebieta-Etxanon grabatutako filma izaki, pelikulan erraz identifikatu daitezke herriko hainbat leku. Gainera, Izagirrek hainbat zornotzar hautatu ditu filmean extra lanak egiteko. `Nora´ Lara Izagirre zuzendariaren bigarren film luzea da; aurrenekoa, ´Un otoño sin Berlin´, 2015ean estreinatu zen.

NORA

Ane Pikaza.

`Nora´ ikusteko sarrerak irailaren 3tik aurrera izango dira eskuragarri www.zornotzaaretoa.eus webgunean edo Zelaietako harreran, 08:30-21:30 ordutegian.

Solasaldia, saio bakoitzaren ostean

Egunero, proiekzio bakoitzaren ostean, bertaratu diren herritarrek solasaldira geratzeko aukera izango dute. Pelikularen eta produkzioaren inguruko xehetasunak emango dituzte egunero, protagonista ezberdinek: Lara Izagirre zuzendariak; Ane Pikaza protagonistak; Naiara Carmona aktoreak; Loli Astoreka aktore zornotzarrak; Gaizka Borgeaud argazkilaritza zuzendari zornotzarrak; eta Itxaso Espinal proiektuko produkzio zuzendariak.

241459413_10158710429238985_366001673701260082_n

Askatasunerako bidaia

Pelikulan Noraren istorioa kontatzen da. 30 urteko gaztea da eta Nikolasekin bizi da, Argentinako aitonarekin; eta maiz, Meri lagunaren seme-alabak zaintzen ditu.  Berak idazten du tokiko aldizkariko horoskopoa, nahiz eta bere ametsa bidaien inguruan idaztea izan. Aitonaren heriotzak eta haren Dyane 6a herentzian jasotzeak Nora animatzen du Euskaditik bidaiatzera. Helburua da aitonaren errautsak amonaren ondoan uztea. Berehala ohartuko da, ordea, bidaiatzea ez dela bere fuertea, eta idazle izateko ametsa aitzakia bat dela aske izateko, hazteko, zauriak ixteko eta aurreneko aldiz, zoriontsu izateko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu