Ostirala,
2024ko Maiatzak10

MugaKultura

loader-image
Durango
6:19 pm,
temperature icon 27°C
Humidity 33 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Txaber Altube abadiñarrak irabazi zuen Lizardi Saria ostiralean Zarautzen

Bertsoa.eus

Final ederra egin zuten sei bertsolariek. Txaber Altuberekin batean, Sarai Robles, Aitor Servier, Andoni Mujika, Aitor Zubikarai eta Ekhine Zapiain aritu ziren. Andoni Mujikak irabazi zuen bertso onenaren saria. Lizardiko bertsoak asteazkenean izango dira sarean.

txaber

Argazkia: Bertsoa.eus

Txaber Altube Abadiñoko bertsolari gazteak irabazi du aurtengo Lizardi Saria eta Sarai Roblesek egin zuen bigarren. Biokin batean, Aitor Servier, Andoni Mujika, Aitor Zubikarai eta Ekhine Zapiain aritu ziren eta final dotorea osatu zuten bertsolariek. Zortziko handia, txikian, sei puntukoa eta kartzela izan zituzten ariketak. Hamairu bertso puntuagarri denera. Altube eta Robles nabarmendu ziren ia saio osoan zehar, baina sei bertsolariek egin zituzten oso gauza politak, bai entzuleak gogoz txalotu ere.

Txaber Altubek Juan Mari Juaristiren eskutik jantzi zuen txapela. Zarauztarra bera, bertsolaritza ibilibidea batez ere Araban egin duena, bai kantuan bai Bertsozale Elkartean lehendakaria ardura betez.

Andoni Mujikak bertso onena

Lizardi Sariko bertso onenaren saria Andoni Mujika urnietarrak eraman zuen kartzelan botatako bertsoagatik. Izarren hautsa doinuan bota zituen urnietarra bi bertso eder eta lehenbizikoagatik eraman zuen saria.

Sailkapena

Txaber Altube 284,5 puntu (Abadiño)
Sarai Robles 274 puntu (Barañain)
Aitor Servier 258 puntu  (Azkain)
Andoni Mujika 251,5 puntu (Urnieta)
Aitor Zubikarai 240 puntu (Itziar-Deba)
Ekhine Zapiain 238,5 puntu (Bera)

Modelo Aretoa beteta

Lizardi Sariko finalak tiradizo handia izaten du eta aurtengoan ere halaxe izan da. 20:45erako sarrerak erosteko ilara luzea zegoen Modelo aretoaren kanpoaldean eta Aretoa beteta hasi ziren kantari sei finalistak, Maite Aizpuruaren gidaritzapean.

Lizardi Sariko bertso hautaketa zabala asteazkenean izango da sareko plazan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu