Astelehena,
2024ko Maiatzak13

MugaKultura

loader-image
Durango
2:33 pm,
temperature icon 26°C
Humidity 41 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

Durangoko ‘Uda Kulturaz Blai’k 3.750 pertsona bildu ditu, edukieraren %85a betez

 

Durangoko Udalak antolatutako ‘Uda Kulturaz Blai’ kultur zikloak 3.748 pertsona bildu ditu ekainaren 26an hasi eta abuztuaren 28ra arte luzatu den bigarren edizio honetan. Aipaturiko zikloak hainbat motatako 24 ikuskizun bildu ditu, eta horietan 3.498 ikuslek hartu dute parte – edukiera osoaren %85 –, baita Bartolome Ertzilla Musika Eskolak eta Bizenta Mogel Liburutegiak antolatu dituzten tailerretara joan diren 250 haurrek ere.

BARSANTI

Durangaldeko Barsanti taldea Landako Gunean. I. Gorriti

Ikuskizunen artean, Peio eta DJ Itsua, Idoia Asurmendi, Hector Alterio, Durangoko Orfeoia (bi saioetan) eta Bagara Kolektiboaren ikuskizunek edukiera guztia bete dute. Guztira, bederatzi musika kontzertu, sei antzerki, beste sei dantza ikusizun eta hirurak zirku ikuskizun eskaini ditu ‘Uda Kulturaz Blai’k.

«Pandemia iritsi zenean, zoritxarrez, kultur sektoreak atzerakada handia jasan zuela ikusi genuen, eta horrek herritarroi zuzenean eragin zigun. Ordutik, bai artistak eta baita ikusleak aplikatzen dizkiguten mugen menpe bizi gara. Horregatik, Udalak ‘Uda Kulturaz Blai’ ziklo berriaren aldeko apustu garrantzitsua egitea erabaki zuen duela urtebete. Lehen edizioan lortutako emaitza handien ondoren, aurten ere berretsi diguzue Durangon programazio kultural anitza eta kalitatezkoa behar dugula», azaldu du Arantza Arrazola San Agustin Kulturguneko arduradunak.

Aurreko urtean ez bezala, aurten zikloaren helburuetako bat Durangoko eremu berrietara zabaltzea izan da, hala nola Arte eta Historia Museoaren eta Bartolome Ertzilla Musika Eskolaren atzealdeetara edota Ezkurdi plazara. Horiez gain, ohiko beste gune batzuetara ere egin du salto zikloak, hala nola, Plateruen Plazara, Tabira parkera edo Landako Gunera (euria egin duen egunetarako).

JOSE LUIS MERLIN Iban Gorriti

Jose Luis Merlin Benita Uribarrena parkean. Iban Gorriti

Sinergiak

Bestalde, Udaleko arduradunek Udaleko arloen artean (Arte eta Historia Museoa, Bizenta Mogel Biblioteka, Denboraren Bankua eta San Agustin Kulturgunea) sortutako sinergiak nabarmendu nahi izan dituzte. Gainera, oso positibotzat jo dute hartutako osasun  eta segurtasun neurriekiko bertaratutakoek erakutsi duten onarpena eta errespetua.

«Kultur eskaintza suspertzeak gure herriaren suspertze sozial partziala dakar, eta Udaletik Durango suspertzearen aldeko lanean jarraituko dugu. Horregatik, datozen hilabeteetan cultura seguru baten aldeko apustua egiten jarraituko dugu, irailaren 9an aurkeztuko dugun udazkeneko programazioarekin bezala», azaldu dute Julian Rios alkateordeak eta Ane Abanzabalegi zinegotziak.

Datorren irailaren 9an aurkeztuko da jendaurrean ‘Kulturaro’ ren programazioa, ia bi hilabetez Durangoko hainbat gune zeharkatuko dituen kultur zikloaren barruan. Udalak Izaroren, Mikel Urdangarinen eta Ene Kanten emanaldiak aurreratu ditu udazkenerako.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu

Â